Gelsenkirchen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gelsenkirchen

 Ipar Renania-Westfalia
Hiriaren iparraldeko ikuspegia.
Hiriaren iparraldeko ikuspegia.
Gelsenkirchengo bandera

Gelsenkirchengo armarria

Izen ofiziala Gelsenkirchen
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Münster
Alkatea Frank Baranowski (SPD)
Koordenatuak 51°31′0″N 7°06′0″E / 51.51667°N 7.10000°E / 51.51667; 7.10000Koordenatuak: 51°31′0″N 7°06′0″E / 51.51667°N 7.10000°E / 51.51667; 7.10000
Gelsenkirchen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Gelsenkirchen
Eremua 104,84 km2
Posta kodea 45801-45899
Biztanleria 257,981 bizt.
Dentsitatea 2,46 bizt./km²
Matrikula GE
http://www.gelsenkirchen.de

Gelsenkirchen Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako autonomia estatuko udalerria da, Ruhr eremuaren iparraldean kokatzen dena, Münster eskualdean. 2010 urtean 257.981 biztanle zituen hiriak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelsenkirchengo Buer auzoa lehenengo aldiz Heriberto I.aren 1003ko dokumentu batean Puira izenaz aipatzen bada ere, K.a. 1000 urtean jadanik ehiztariak Emscher ibaiaren inguruko mendixketan bazirela jakina da. Ondoren erromatarrak ere izan ziren hemen baina 700 urtearen inguruan saxoiek bidali egin zituzten. Gelstenkerken edo Geilistirinkirkin izena 1150 inguruan azaldu zen, Buer auzoan eliza eraiki zenean. Mark konderriaren barnean egon zen Gelsenkirchen.

XIX mendearen erdialderarte populazio txikiko nekazal eremua izan zen. 1815ean Prusiak eskuratu eta Westfalia probintzian sartu zuen. 1840an Ruhr eskualdean ikatza aurkitzerakoan industrializazio bortitza ezagutu zuen. Bochum barrutiko eskualde baten hiriburu bihurtu zen Gelsenkirchen, bertan baitzegoen Kolonia eta Minden arteko trenbidearen geltoki nagusia. Eskualde honetan Gelsenkirchenez gain Braubauerschaft (1900tik aurrera, Bismarck), Schalke, Hessler, Bulmke eta Hüllen herriak zeuden. 1875ean Gelsenkirchenek hiri eskubideak jaso zituen eta 1896an hiri askea bihurtu zen. 1928rako 340.000 biztanle zituen.

Naziek Alemaniako gobernua eskuratzerakoan Gelsenkirchen gerrarako industriaren erdigune bihurtu zen. Ekonomikoki oso onuragarria izan zena ordea kaltegarri gertatu zitzaion Bigarren Mundu Gerran, izan ere aliatuek bereziki gogor bonbakatu zuten hiria.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelsenkirchengo kirol talde loriatsuena FC Schalke 04 futbol taldea da. Alemaniako zazpi Liga eta bost Kopa eta UEFA Kopa bat ere irabaziak ditu.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelsenkirchen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gelsenkirchen Aldatu lotura Wikidatan