Campos Eliseos antzokia
- Artikulu hau Bilboko antzokiari buruzkoa da; Malagako auzoa gaitzat duena beste hau da: Campos Elíseos (Malaga)
Koordenatuak: 43°15′34.77″N 2°55′53.04″W / 43.2596583°N 2.9314°W
Campos Eliseos Antzokia Bilboko Art Nouveau eraikin ederrenetarikoa da, Parisko Théâtre des Champs-Élysées haren izen bera daukana. Zabalgunean egonda, Bertendona kalean (Abando), XX. mendeko hasieran eraiki zuten "Campos Elíseos" izen herrikoia zeukan zelaigune batean, aisildirako erabilitakoa. Halaber, "La Bombonera de Bertendona" izena eman zioten gazteleraz.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Antzoki hau 1902an inauguratu zuten, Art Nouveau estilodun atari paregabearekin, eta haren egileak Alfredo Acebal eta Jean Baptiste Darroquy arkitektoak izan ziren. Garai hartan, Arriaga Antzokia, Basurtuko Ospitalea, hiriko zubi gehienak bai eta Bizkaiko Zubia ere eraiki zituzten.
Arriagakoa baino altuagoa, 800 ikusle-entzuleentzako lekua zeukan, besaulki-patioa, bi anfiteatro eta galeria ("paradisu") batekin.
Eraberritzeak [aldatu]
Hamarkada askotako antzezlan eta zine emanaldien ondoren, 2002an Bilboko udalak eraikinaren kontserbazio maila aztertu eta erabateko berrizte proiektua hastea erabaki zuen. Lanak hiru urte beranduago hasi ziren SGAEk zuzendutako egitasmoaren bitartez. Lanak lau urte beranduago amaitu zituzten 2009an, barrualdea erabat berriztu eta kanpoaldeko fatxada mantendu dira.
Hainbat berriztatze fase eduki izan ditu historian zehar eta, hainbat urtez gutxi erabilia egon ondoren, 2004an ekin zioten azken zaharberritzeari. Monumentutzat izendatu dute.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Antzokiari buruzko informazioa (pdf)
- (Gaztelaniaz) Antzokiaren eraberritze lanen argazkiak.