Abando (auzoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abando

Bilbo
{{{nongo}}} bandera

{{{nongo}}} armarria

Izen ofiziala Abando
Antolaketa
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Barrutia

Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Abando
Herritarra abandotar
Koordenatuak 43°15′41″N 2°55′38″W / 43.26139°N 2.92722°W / 43.26139; -2.92722Koordenatuak: 43°15′41″N 2°55′38″W / 43.26139°N 2.92722°W / 43.26139; -2.92722

Abando.PNG

Eremua 1.17 km2
Garaiera 23 m
Euskaldunak  % (2001)
Posta kodea 480XX
Biztanleria 23,407 bizt. (2006)
Dentsitatea 20.006 bizt./km²


Abando Bilboko auzoa da. 116,87 hektarea eta 23.407 biztanle dauzka. Izen bereko distrituan kokatzen da, seigarren distrituan alegia. Bilboko erdiguneko auzoa da, denda eta bulego gehienak biltzen dituena. XIX. mende bukaeran Bilbok Abandoko Elizatea anexionatu zuenean zabalgune gisa lehenik garatu zen auzoa izan zen. Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Abandon daude.

Plaza Biribila

Abandoko auzoaren erdigune tradizionala Albiako lorategiak izan dira betidanik. Huraxe izan zen Abandoko Elizateko plaza nagusia, Bilbok anexionatu aurretik. Auzoaren mugak Hurtado de Amezaga kalea eta Autonomia kalea ziren. Auzoak izaera erresidentziala izan du betidanik, hiriko etxebizitzarik handienak eta garestienak bilduz. Itsasadarraren ondoko lurrak bitartean izaera industrialagoa zeukaten.

Itsasadarrean ontziolak nagusitu ziren, batez ere Abandoibarrako Euskalduna ontziola. Horrez gain, ontzigintzarekin loturiko beste hainbat enpresa txikiago, eta gaien garraioan aritzen ziren beste hainbat enpresa. Gaur egun, industria itsasadarreko guneetatik erabat desagertu denean, gune horiek berrizten ari dira, antzina Bilboko portuak hartzen zituen Abandoibarra eta Uribitarteko guneak esaterako.

[aldatu] Ekonomia

Abandoko auzoan hiriko dendarik onenak eta garestienak daude, On Diego Lopez Haroko kale nagusia eta Moyúa plaza bitarte "Urrezko milia" izenez ezagutzen den gunean. Gune hori Colon Larreategi eta Urkixo zumarkaleko lehen zatira hedatu da azken urteetan. 1969. urtean El Corte Inglések bere merkataritza zentroa zabaldu zuen Klae Nagusia eta Urkixo zumarkaleen artean.

Ekonomikoki gehien garaturiko auzoa da, guztira 41.874 enpresek dute egoitza Abandoko auzuan, Bilboko enpresen %27,57ak alegia. Saltokiei dagokienez, 1.829 daude guztira, 6.797 pertsona enplegatuz. Azalera komertziala guztira 220.993 metro karratukoa da

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Mazarredo Zumarkalea
  • On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia
  • Urkixo Zumarkalea

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak