Piper

Wikipedia(e)tik
Capsicum» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Piperrak
Capsicum annuum. Franz Eugen Köhler, Köhler's Medizinal-Pflanzen (1887).
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Leinua: Capsiceae
Generoa: Capsicum
L.
Espezieak

Piperra (Capsicum generoa) landare angiospermo eta dikotiledoneoa da, sukaldaritzan aintzat hartua. Jatorria Amerikako lurralde tropikal eta subtropikala dute, eta solanazeoen familiako piperrak barne hartzen ditu: pipermina, piper gozoa eta abar.

Lineok sailkatu zuen 1753an, eta latinezko capsŭla (kaxa, euskaraz) hitzetik datorkio izena, haziak kaxa antzeko zorro batean baitaude.

Amerikan eta Asian ez bezala, Europako sukaldaritzan gehien erabiltzen den barietatea ez da mina izaten. Piper berdea (heldugabea) eta gorria edo horia (heldua) baliatzen dira gehien, bai eta birrindua ere, piperrautsa. Gure artean, ezagunenetako batzuk piper morroa, pikillo piperra, Padrongo piperra, Gernikako piperra, Ezpeletako piperra eta Ibarrako pipermina dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara edo zuhaixkak dira, urterokoak edo bizikorrak. Metro edo bi metro garai izaten dira, nahiz eta lau metroraino hel daitezkeen. Hostoak 4-12 cm luze eta gingildunak dira. 3-20 lore izan ohi dituzte luku eran. Lore bakoitzak bost petalo: bost puntako izar baten forma poligonal erregularra du loreak. Fruitua baia huts bat da, kapsula itxurakoa, eta hor gordetzen ditu haziak.

Landare toxiko edo pozoitsuak dira, familiako espezie gehienek alkaloideak baitituzte. Landare toxiko horietako zenbait ez dira kaltegarriak pertsonentzat, baina bai beste animalia batzuentzat. Espezie basa gehienek hazi txikiak dituzte, eta hegaztiek barreiatzen dituzte. Espezie horien fruituak gora begira ateratzen dira, eta kolore bizi-biziak dituzte. Horrek hegaztiak erakartzen ditu, eta digeritu gabe zabaltzen dituzte. Ugaztunek, aldiz, karraskariek, adibidez, ez dute gustuko izaten fruituaren zaporea, eta ez dituzte jaten.

Kapsaizina dute substantzia min edo pikantea. Kapsaizina-kantitatea asko aldatzen da barietate batetik bestera, eta Scoville unitateetan (SHU) neurtzen da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cachi 02.jpg
Capsicum frutescens

Capsicum generoaren barnean, hainbat espezie daude (ikus eskuineko taulako zerrenda).

Espezie horietatik guztietatik, bost bakarrik landu dira laborantzan: C. annuum, C. baccatum, C. chinense, C. frutescens eta C. pubescens. Forma eta tamaina askotakoak izan daitezke Capsicum fruituak, eta koloreak zuri-horixka, laranja, gorria, berdea eta morea.

Landu diren espezieen eta espezie basen arteko diferentzia da gizakiak denbora luzean (8.000 urtez, kasu batzuetan) egin duela landutako espezieen hautespena. Sarritan hibridatu ditu, eta, hala, barietate piloa sortu ditu. Bi espezieren hibridoak ugalkorrak izaten direnez, behin eta berriz hibrida daitezke haien ondorengoak beste espezie batzuekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piper Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]