Carabobo
Wikipedia(e)tik
Carabobo Venezuela iparraldeko estatu federala da, Antilletako itsasertzean dagoena. 4.650 km2 eta 1.062.268 biztanle (1981). Hiri nagusiak: Valencia (hiriburua, 367.154 biztanle) eta Puerto Cabello, Venezuelako portu nagusietakoa. Bertan, Venezuelari burujabetasuna ekarri zioten bi gudu irabazi zituen Simón Bolívarrek Espainiako armadaren aurka (1814. eta 1821. urteetan).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.