Aragua (estatua)
|
Aragua |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Maracay
10°15′0″N 67°36′0″W / 10.25000°N 67.60000°WKoordenatuak: 10°15′0″N 67°36′0″W / 10.25000°N 67.60000°W |
||
| Eskualdea Udalerriak |
Zentrua 18 |
||
| Azalera |
7.014 km² | ||
| Leloa Gobernadorea |
Dios, Patria y Aragua Rafael Eduardo Isea Romero (PSUV) |
||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.735.981 (2007) 315,63 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | VE-D | ||
| Web | www.aragua.gob.ve | ||
Aragua Venezuelako erdialdean dagoen estatua da. Araguako hiriburua Maracay da. 7.014 kilometro koadro ditu, eta 1.735.981 biztanle. Iparraldean Karibe itsasoarekin egiten du muga, ekialdean Miranda eta Vargas estatuekin, hegoalde osoan Guárico estatuarekin, eta mendebaldean Caraboborekin. Estatuaren izenaren jatorria cumanagoto herriak Chaguaramo zuhaitza izendatzeko erabiltzen zuen izena da.
Estatua Venezuelaren erdialdean dago, eta horregatik herrialde hartako bide guztien bidegurutzea dela esaten dute. Bertatik Aragua ibaia igarotzen da, Valencia aintziraren emaile nagusia. Kostaldeko mendizerraren erdialdeak gurutzatzen du. Ekonomiaren oinarriak nekazaritza (kakaoa, kafea, azukre kanabera) eta abeltzaintza dira.
| Venezuelako Estatuak | ||
|---|---|---|
|
Amazonas · Anzoátegui · Apure · Aragua · Barinas · Bolívar · Carabobo · Cojedes · Delta Amacuro · Falcón · Guárico · Lara · Mérida · Miranda · Monagas · Nueva Esparta · Portuguesa · Sucre · Táchira · Trujillo · Vargas · Yaracuy · Zulia · Mendeko federalak · Caracas |
||
| Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.