Carlo Gesualdo
Wikipedia(e)tik
Carlo Gesualdo Italiar musikagilea (Napoli, 1560 - Napoli, 1613). Madrigalak ondu zituen, batez ere, eta haiei esker izan zuen ospea. Madrigalez osatutako lau liburu idatzi zituen 1594 eta 1596 urteen artean. 1611n beste bi liburu argitaratu zituen; harmonia konplexuko oso lan modernoak dira bi liburu horietan eman zituenak. Moteteak eta erlijio-musika ere idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.