Carlos Reutemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Reutemann, 1 Formulako ferraria gidatzen 1978ko urriaren 1ean, AEBetako XXI Toyota Grand Prix lasterketa irabazi zuen egunean

Carlos Reutemann (Santa Fe, 1942) argentinar auto-pilotua ohia da. 1970eko hamarraldiko 1 Formulako pilotu onenetako bat. 1967an egin zuen debuta pilotu profesional gisa. 1969an, Brabham taldean sartu zen 2 Formulako lasterketetan parte hartzera. 1970ean, laugarren geratu zen Europako Txapelketan, eta bigarren eta laugarren berriro, hurrengo bi urteetan. 1974an, 1 Formulako eliteko pilotuen artean sartu zen, Ferrari taldean. Bost urte geroago, Lotus taldean sartu zen, eta, urtebete geroago, Williams britainiarrean. Azkeneko talde horrekin hirugarren postua lortu zuen munduko txapelketan, eta bigarren tokia 1981ean, Nelson Piquet puntu bakar batez nagusitu zitzaionean. 1981ean erretiratu zen. Guztira, 146 lasterketetan parte hartu zuen, eta horietako hamabi irabazi zituen. Gero, politikan sartu zen; 1991n, Santa Feko probintziako gobernadore hautatu zuten, Alderdi Justizialistako (peronista) kide zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Reutemann Aldatu lotura Wikidatan