Carrickfergus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Derryko konderria.

Carrickfergus
Carraig Fhearghais

—  Herria  —
Carrickfergus gaztelua
Carrickfergus gaztelua
Izen ofiziala Carrickfergus
Estatua
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
 Ulster
Antrim
Koordenatuak 54°42′58″N 5°48′32″W / 54.716°N 5.809°W / 54.716; -5.809Koordenatuak: 54°42′58″N 5°48′32″W / 54.716°N 5.809°W / 54.716; -5.809
Carrickfergus Carraig Fhearghais non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Carrickfergus
Carraig Fhearghais
Garaiera 0 m
Posta kodea BT38
Biztanleria 27.201 bizt. (2001)

Carrickfergus (gaeleraz Carraig Fhearghais, eskozieraz Carrick) izen bereko gazteluaren inguruan eraturiko herria da, Belfast hiriburutik 18 kilometro ipar-ekialdera dagoena, Belfasteko metropoli eremuan dago beraz. Antrimeko konderriaren barnean dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dál Riatako errege mitikoa zen Fergus Mór izan zen gazteluaren izena inspiratu zuena. Carrick hitzak "arroka" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1177an Carrickfergus gaztelua eraiki zuen John de Courcyk. Herria bera inguruan eratuz joan zen, Belfast sortu baino lehenago. Badia bera ere gaur egun Belfast Lough izenaz ezagutzen den arren, mendeetan zehar Carrickfergus Lough izan zen.

Irlandarren eta ingelesen arteko Bederatzi Urteko Gerran (1595-1603) irlandarrek setiatu zuten baina koroaren aldeko indarrek bertan iraun zuten herriko kaietik sartzen ziren horniketei esker. XVII mendean gazteluak setio asko izan zituen eta sarritan aldatu zen eskuz, harik eta 1690an Schomberg generalak Ingalaterrako Gilen III.arentzat eskuratu zuen arte.

Bigarren Mundu Gerran Armada estatubatuarraren base bat izan zen herrian. 70. hamarkadan ehungintzak bultzada ekonomikoa eman zion herriari eta gaur egun turismoa ere nabarmena da.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Adrain (1775–1843), garaiko matematikaririk handienetakoa.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrickfergus herriaren ikuspegia, gaztelutik aterata


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carrickfergus Aldatu lotura Wikidatan