Castellaro Vecchioko kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Castellaro Vecchioko kultura (Sizilia)
Datuak
Eskualdea Sizilia
Historia
Garaia(k)K.a. V. milurtekoaren bigarren erdian
KulturaCastellaro Vecchioko kultura
Indusketa
Indusketa datak1956, 1957

Castellaro Vecchioko kultura (K.a. V. milurtekoaren amaieran)[1] Erdi Neolitoko lehen fasean garatu zen Eoliar uharteetan. Kultura honi herri homonimotik datorkio izena, Quattropanin kokaturik, Lipari uharteko ipar-mendebaldean dagoen frakzioa, 1956 eta 1957 urteetako indusketetan historiarreko herri bat deskubritu zen.[2][3][4]

Kultura horren ezaugarria da buztingintza marroia ekoiztea, grabatuekin eta markekin Stentinelloko estilokoak. Badago ere, hiru koloretako beste zeramika bat, kremazko hondo baten gainean, banda gorria eta beltzekin margoturik (Erdi Neolitoko II. fasea, K.a. IV. milurtekoaren lehenengo erdia). Honetaz gain, oso fina den pintaturiko zeramika, meandro eta kiribilekin apaindurik Serra D'altoko estiloaren antzera, hau da kokaleku baten izena, Matera eskualdean (Erdi Neolitoko III. fasea, K.a. IV. milurtekoaren erdian).

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde etniko horiek, litekeena da ekialdeko Siziliatik etortzea, Stentinelloko estiloko apaindutako eta grabatutako zeramikak adierazten duen moduan, Siziliako Erdi Neolitokoa[3][4][5]. Castellaro Vecchioko zeramika ezberdintzen da Siziliako beste zeramikatik apaindutako motiboengatik, Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; izena ezin da zenbaki hutsa izan. Erabili izen deskriptiboa. Hauek dira hondo baten gainean, zerrenda gorriak, Puglian, Materanon eta Calabrian aurkitutakoen antzekoak dira[6].

Halere, baiezta daiteke Castellaro Vecchioko kultura historiaurreko fasean, Sizilia eta hegoaldeko Italiaren arteko kontaktuak zeudela[5].

Indusketa arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen indusketa arkeologikoak 1956an eta 1957an egin ziren. Arkeologoek nabaritu zuten Castellaro Vecchion aztarnak zeudela, baina etxebizitzetatik ez ziren arrastorik aurkitu, material galkorrez egin zirelako. Agirian dagoenez herri bat zen, nahiz eta txabolen aztarnak ez agertu[7], beharbada desagertu ziren hurrengo mendeetako nekazaritzaren erruagatik. Alabaina, tokia obsidianako eta zeramikako zatikiz beterik zegoen.

Zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topatutako zeramika bi motatakoa da: lehena oso findua eta leundua, apaindura zehatz batekin; eta bestea, hormak lodiagoak dituena, azalera gutxiago leundua eta distira gabekoa. Margotutako zeramika bikromatikoa zen: atzealdeko krema baten gainean, gorri distiratsua jartzen zen. Zenbait zatikitan beste margo bat zegoen; beltza. Uste da garai horren amaieran erabili zela.[5]

Zeramikako dekorazioa egin zen ontziak egosi baino lehen, ebakidurak egiteko erabili ziren: azazkalak, makilen puntak, hezur zatikiak eta maskorrak. Zeramika zakarraren apainketa mota bat da maskorren ertzekin egindako sigi-sagak, baina Castellaron ez da inoiz cardium bezalako maskorren ertzekin egiten, nahiz eta hau Mediterraneoan zehar egin[5], baizik eta ertz leuneko maskorrekin, esaterako Pencutunculua[3].

Finagoak diren zeramiketan erabilitako buztina ez da bertakoa, baina latzarako, tokiko buztina Siziliako kostaldetakoekin nahastu zen[5]. Izatez, herrixkaren hurbil dagoen kaolinezko harrobietatik atera zen lehengaia greziar aldian zeramika egiteko[4].

Obsidiana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neoliton, gizakiak metala erabilera ezagutzen ez zuenean, obsidiana zen ezagututako material zorrotzagoa, suharria baino gehiago, baina hau, toki askotan, oso ugaria den bitartean, obsidiana bakarrik Mediterraneoko zenbait partetan dago[2].

Castellaron egindako indusketetan obsidianaz 300 kilo baino gehiago bildu ziren, gehienbat landutako produktuen ezpalak, piezak esportatuko zirelako. Obsidiana lantzea izan zen irlaren jarduera nagusia eta bizitzaren arrazoia[3]. Ezpalen kantitatea kontuan hartuz, ekoizpena ez zen bakarrik tokiko beharretarako egin, baizik eta Siziliako kostaldera esportatzen zen [8], Italiako hegoaldera baita mendebaldeko eta erdialdeko Mediterraneora ere[3].

Castellaron suharrizko tresnak eta xaflak aurkitu ziren, agian inportatutakoak Eoliar irletan material hori ez dagoelako[3].


Lekuaren aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait adituren ustez, lehen biztaleek aukeratu zuten Castellaro, meseta lur emankorra zelako, anitz iturri zituelako eta mendietan abeltzaintza egin zitekelako[3]. Beste arrazoi batzuk ziren kaolin meatzeen hurbiltasuna (zeramika egiteko), sumendietatik hurrun egotea eta nahiz eta obsidiana hobietatik hurrun egon, defentsa zen haien kezka nagusia.[3][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erradio-karbonoko datazioen arabera K.a. 5568 +/- 30 urtekoa da, nahiz eta dendrokronologiak 500 urteko aldea proposatu. Aztertutako beste leku batzuk kontuan hartuz, baliteke K.a. 4300. urtearen inguruan izatea.(BERNABÒ BREA, Luici; CAVALIER, M., 1980)
  2. a b CAVALIER M.: 1995
  3. a b c d e f g h BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M.: 1957
  4. a b c Siziliako eskualdea 2020.09.02an kontsultaturik
  5. a b c d e f BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M.: 1980
  6. Isole Eolie in “Enciclopedia dell'Arte Antica” – Treccani 2020.09.02an kontsultaturik
  7. Argi dago herrixka bat izan behar zuela. Baina ez zen hura osatzen zuten txabolen arrastorik gorde ". (BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M. (1957)
  8. Izan ere, obsidiana hostoak Liparitik datoz, Siziliako stentinelliar metaketa guztietan oso ugariak... (BERNABÒ BREA, L.; CAVALIER, M. 1980)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AA.VV.: Guida archeologica delle Isole Eolie, Regione Siciliana, Assessorato Beni Culturali e Ambientali, Soprintendenza BCA di Messina, Servizio per i Beni Archeologici, Palermo 2009, ISBN 978-88-6164-042-9
  • BREA, Luigi Bernabò, CAVALIER, M.: Stazioni preistoriche delle Isole Eolie”, Bullettino di Paletnologia Italianaren laburpena, N. S. XI – liburukia. LXVI, Roma, 1957
  • BREA, Luigi Bernabò, CAVALIER, M.: Il Castello di Lipari e il Museo Archeologico Eoliano, Palermo 1979
  • BREA, Luigi Bernabò, CAVALIER, M.: Meligunìs Lipàra, vol. IV, “L'acropoli di Lipari nella preistoria”, Palermo, Flaccovio Editore 1980.
  • BREA, Luigi Bernabò, CAVALIER, M.: Isole Eolie. Vulcanologia e Archeologia, Oreste Ragusi ed., Milano, 1992
  • BREA, Luigi Bernabò, , SPIGO, U.: Museo Eoliano, Guida all'esposizione, Novecento, Palermo, 1994
  • CAVALIER, M.: Il Museo Archeologico di Lipari, in Nuove Effemeridi, rassegna trimestrale di cultura, Anno VIII , N.30, 1995, 178-182 or.
  • CAVALIER, M.: Isole Eolie. Archeologia e storia fino all'età Normanna, in S. Todesco (a cura di) Atlante dei beni etno-antropologici eoliani, Regione siciliana, Assessorato dei beni culturali ed ambientali e della P.I., Palermo, 1995

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]