Charles-François Dumouriez
Wikipedia(e)tik
Charles-François Dumouriez —izengoitia: Charles François Du Perier— (Cambrai, Frantzia, 1739 - Turville Park, Oxfordshire, Ingalaterra, 1823) Frantziako Armadako jeneral izan zen. Valmyko (1792) eta Jemmapesko garaipenak lortu zituen, prusiarren aurka lehena eta austriarren aurka bigarrena. Belgika menderatu ondoren, Herbehereak konkistatu nahi izan zituen; alabaina, Neerwindengo gudua galdu zuen 1793an, eta jeneral kargua kendu zioten horregatik. Ingalaterrara erbesteratu zen gero.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.