Charles Augustin Sainte-Beuve

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Augustin Sainte Beuve
Charles Augustin Sainte Beuve
Datu pertsonalak
Izen osoa Charles Augustin Sainte Beuve
Jaio 1804ko abenduaren 23a
Boulogne-sur-Mer (FrantziaFrantzia)
Hil 1869ko urriaren 13a
Paris (FrantziaFrantzia)

Charles Augustin Sainte Beuve, (Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1804ko abenduaren 23aParis, Frantzia, 1869ko urriaren 13a) idazle eta literatur kritikari frantziarra izan zen.

Hogei urte zituela literatura-kritika lanetan hasi zen. 1828an Tableau historique et critique de la poésie française au XVIème siècle (XVI. mendeko frantses poesiaren ikuspegi historiko eta kritikoa) idatzi zuen; ahantzi samarra zegoen Ronsard poetaren obra ezagutarazi zuen obra haren bidez. Hitz lauzko eta neurtuzko obrak eman zituen ondoren: Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829, Joseph Delormeren bizitza, poesiak eta gogoetak), Les Consolations poema-bilduma (1830, Kontsolamenduak) eta Volupté autobiografia-nobela (1834). Obra horien arrakasta faltaren ondoren, kritika-lanei heldu eta liburu garrantzitsuak idatzi zituen ondoren: Port Royal literatura-azterlanak (1840-1859), Chateaubriand et son groupe littéraire (1861, Chateaubriand eta bere literatura taldea). Sainte-Beuveren gutun eta ohar bilduma garrantzitsuak argitaratu ziren, halaber: Les Causeries du lundi (1851-1862, Astelehenetako berriketak), Nouveaux Lundis (1863-1869, Astelehen berriak) eta Mes poisons (1926, Nire pozoiak).

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tableau de la poésie française au seizième siècle (1828)
  • Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829)
  • Les Consolations (1830) (poesia)
  • Volupté (1835) (eleberria)
  • Port-Royal (1840–1859)
  • Les Lundis (1851–1872)
  • Causeries du lundi, 15 liburuki (1851–1862)
  • Nouveaux Lundis (1863–1870)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charles Augustin Sainte-Beuve


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.