Charles Babbage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Babbage

Charles Babbage (Teignmouth, Devonshire, Britania Handia, 1791ko abenduaren 26a - 1871ko urriaren 18a) matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere, inoiz eraiki ez zuen arren. Honegatik, Babbage jotzen da lehen ordenagailuaren sortzailea.

Ada Lovelace-k Charles Babbageren makina analitikoa dokumentatu zuen eta Bernouilliren zenbaki-sekuentzia bat sortzeko algoritmo bat martxan jarri zuen makina analitikoan. Horregatik esaten da Ada Lovelace izan zela historiako lehen programatzailea.

Babbage-ren makina analitikoa, Londreseko Zientzia Museoan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Babbage Aldatu lotura Wikidatan