Chenonceau jauregia
|
||||
|---|---|---|---|---|
Chenonceau jauregia Katalina Mediciren lorategitik ikusia |
||||
| Herria | Chenonceaux Indre-et-Loire departamendua |
|||
| Koordenatuak | 47°19′31″N 1°4′13″E / 47.32528°N 1.07028°EKoordenatuak: 47°19′31″N 1°4′13″E / 47.32528°N 1.07028°E | |||
| Herrialdea | ||||
| Garaia | Frantziar pizkundea | |||
Chenonceau jauregia (frantsesez: Château de Chenonceau), Andereen jauregia ere deitua[1], Frantziako Indre-et-Loire departamenduko Chenonceaux udalerrian dagoen pizkunde garaiko jauregia da. Katherine Briçonnetek 1513an eraiki zuen eta, geroago, Diana Poitierskoak eta Katalina Medicik edertu zuten, hurrenez hurren. Frantziako Iraultzaren garaian Madame Dupinek suntsipenetik babestea lortu zuen.
Chenonceau 1840tik Monumentu historiko izendaturik dago. Gaur egun Frantziako bigarren jauregirik bisitatuena da, Versaillesen ondotik[2].
[aldatu] Kokapena
Chenonceau jauregia Turena eskualdean dago, Cher ibaiaren gainean, Toursetik 34 kmra, Bloisetik 44 kmra eta Parisetik 214 kmra. Tours eta Bourgesen arteko TER lineak Chenonceaux herrian geralekua dauka[3].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ La vallée de la Loire et ses châteaux: Château de Chenonceau
- ↑ Châteaux de la Loire: Château de Chenonceau
- ↑ Ter-sncf: Chenonceauxko geltokia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Frantsesez), (Gaztelaniaz), (Ingelesez) Châteaux de la Loire: Château de Chenonceau