Chiloé uhartedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chiloé uhartedia
Archipiélago de Chiloé
Geografia
Archipiélago de Chiloé-blank.PNG
Kokalekua
Chiloé uhartedia non dagoen adierazten duen Txile-ko/-go/-eko mapa
Chiloé uhartedia
Chiloé uhartedia (Txile)
Uhartedia Chiloé uhartedia
Azalera 9181 km²
Administrazioa
TxileTxile
Probintzia Chiloé probintzia eta Palenako probintzia
Hiri populatuena Castro (29.148)
Demografia
Biztanleria 154.766
Hizkuntzak Gaztelania

Chiloé uhartedia edo Chiloé artxipelagoa[1] (gaztelaniaz Archipiélago de Chiloé) Txileko hegoaldean dagoen uhartedi bat da. Administratiboki Chiloé probintzian kokatzen da (salbuespena uhartedi honetako Palenako probintzian dauden Desertores uharteak dira). Uhartedi honetan Chiloé Parke Nazionala kokatzen da.

Uhartedi hau uharte eta uharte txiki ugariz osatuta dago, guzti hauetan handiena Chiloeko uharte handia delarik. Uhartediak denera 9181 km²-ko azalera eta 2002ko erroldaren arabera 154.766 biztanle zituen. Bertako hiriburua eta hiririk populatuena Castro da.

Uhartedia 10 komunetan banaturik dago: Ancud, Castro, Chonchi, Curaco de Vélez, Dalcahue, Puqueldón, Queilén, Quellón, Quemchi eta Quinchao.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiloé uhartedia Aldatu lotura Wikidatan