Chorizo de Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chorizo de Bilbao
Osagaiaktxerrikia
Historia
JatorriaFilipinak

Chorizo de Bilbao edo Chorizo Bilbao Filipinetan ospe handia hartu zuen eta Estatu Batuetan fabrikatzen den hestebetea da, txerrikiz egina. Izenak kontrakoa dirudi arren, ez da euskal gastronomiakoa.

Hestebete erdiondu bat, haragi txikitua, animalia-koipea, gatza, piperrautsa eta espeziak dituena; gurean ez bezala, behien zati bat darama, txerriak eta piperbeltza ere bai.

Gaur egun, "Chorizo de Bilbao" Estatu Batuetan egiten da gehienbat, Ipar Amerikara egindako filipino-emigrazioa dela eta, baina badira XX. mendearen hasieran produktu horren ospea erakusten duten testigantzak, filipinaren iraultza amaitu berria.

Zergatik esaten zaio horrela? Haren izena misterioan bilduta dago. Batzuk diotenez, filipino-fabrikatzaile batek Bilboko abizen hori jarri ziola bere txorizoei inportatutako produktuen balioa emateko; beste batzuk, jatorrizko kargamentuak Espainiatik zetozela Bilboko portutik edo errezeta Manilan finkatutako Bizkaiko urdaiazpiko batetik zetorrela.

Vicente Genatok Manilako Genato Commercial Corporation enpresarentzat sortu zuen eta bere arbasoen jatorria erabili zuen izen moduan. Egun Marca El Rey[1]k ditu egile-eskubideak, Genatori erosi zizkiolako. Oso ospetsua da Estatu Batuetako filipinar diasporan. Chorizo de Bilbaok beste filipinar longganisa[2]k erabiltzen duten osagai berak erabiltzen ditu, piperrautsa izan ezik.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Chorizo Bilbao / Chorizo de Bilbao / Marca El Rey Chorizos» ABOUT FILIPINO FOOD 2022-01-31 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) Longganisa. 2022-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  3. (Ingelesez) Cook's Info. Chorizo de Bilbao. .
  4. (Ingelesez) About Filipino Food. Chorizo de Bilbao. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.