Christian Sarramagna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christian Sarramagna
Datu pertsonalak
Izen osoa Christian Sarramagna
Jaio 1951ko abenduaren 29a
Baiona (Lapurdi)
Posizioa aurrelaria
Garaiera 172 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1964-1968
1968-1979
1979-1982
Aviron Bayonnais
AS Saint-Étienne
Montpellier HSC
? (?)
? (?)
? (?)

Christian Sarramagna (Baiona, Lapurdi, 1951ko abenduaren 29a - ) euskal futbol jokalari ohi eta entrenatzailea da. Baionako Aviron futbol taldean jokatu zuen 1964 eta 1968 urte artean.

Honen ostean, Frantziako ligako maila gorenean ibili zen. Lehenik AS Saint-Etienne taldean jokatu zuen 1968 eta 1979 urte artean eta bere jokalari ibilbidea Montpellier La Paillade SC taldean amaitu zuen, 1979tik 1982ra. Urte guzti hauetan zehar, Frantziako selekzioarekin 4 partida jokatu zituen.

Jokalari izan zen urte guztietan, Frantziako hiru liga (1974, 1975 eta 1976) eta hiru Kopa (1974, 1975 eta 1977) irabazi zituen. Honez gain, Txapeldunen ligako final bat ere jokatu zuen 1976an. Hau guztia, AS Saint-Étienne taldearekin lortu zuen.

1982an, entrenatzaile moduan hasi zen, Le Grau du Roi taldean eta 20 urtetan zehar AS Saint-Étienne, FC Martigues edota CS Sedan-Ardennes bezalako futbol taldeetako entrenatzaile nagusia izan da. 2000 eta 2006 urte artean, Baionako Aviron futbol taldeko entrenatzailea izan ze. Maliko hautatzaile nazionala ere izan zen, bi garai ezberdinetan.

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AS Saint-Étienne
    • Franziako Liga: 3
      • 1974
      • 1975
      • 1976
    • Frantziako Kopa: 3
      • 1974
      • 1975
      • 1977