Claude-Adrien Helvétius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Claude Adrien Helvétius

Claude-Adrien Helvétius (Paris, Frantzia, 1715 - Versailles, Frantzia, 1771) frantses filosofoa izan zen.

Biografia [aldatu]

Ilustrazio garaiko pentsalaririk materialistenetarikoa izan zen. Encyclopédie delakoan esku hartu zuen, filosofiari buruzko artikuluak idatziz.

1758an argitaraturiko De l´esprit (Izpirituari buruz) izeneko idazkia zela eta, kondena eta arbuioak pairatu zituen Errege Kontseiluaren eta Elizaren aldetik.

Helvetiusen beste idazki bat bera hil ondoren argitaratu zen: De l´homme, de ses facultés intellectuelles et de son éducation (Gizona, haren buru-ahalmenak eta heziketa, 1772).

Ateoa, materialismoaren eta sentsualismoaren aldekoa zen Helvetius, eta bere ustez pertsonaren heziketan irakaskuntzak duen zeregina funtsezkoa da, Rousseauren tesien aurka.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Claude-Adrien Helvétius


Erreferentziak [aldatu]