Jean-Jacques Rousseau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Rousseau (argipena).
Jean-Jacques Rosseau
Jean-Jacques Rosseau
Datu pertsonalak
Jaio 1712ko ekainaren 28a
Geneva (Suitza)
Hil 1778ko uztailaren 2a
Ermenonville (Frantzia)

Jean-Jacques Rousseau (1712-1778) idazle, konpositore eta filosofo sortzez suitzarra izan zen.

Ilustrazioko irudi nagusienetakoa izan zen. Bere lanik ezagunenak Kontratu soziala, Aitorpenak eta Emilio edo heziketaz dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, maiz bere ideiengatik kritikatua. Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, berak gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu egin zituen arrazoian oinarrituz, hauek gizakiaren ustelkeri eta gaitz guztien iturria direla ondorioztatuz. Hau dela eta Erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen zaio, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen duen korrontea hain zuzen ere.

Genevan jaio zen 1712an erlijio protestanteko familia txiro batean. Ama Rousseau txikia zela hil egin zen eta aita, erlojugilea, musikazalea eta dantzaria zena, Genevatik alde egin behar izan zuen semea Lambercier izeneko artzainaren kargu utzita. Egoera honek 1724. urtera arte iraun zuen. Rousseau heldutasunera iristean, Geneva hiria utzi eta Annencyra heldu zen. Han, Madame de Warensek etxean hartu eta Turinera bidali zuen bataiatua izateko.

1729 eta 1739 urteen bitartean, hainbat hiritatik ibili zen musika klaseak ematen. 1731. urtearen amaieran, Madame de Warensek Chamberrin zeukan etxera joan zen lan bat aurkitu zuelako. Etxe horretan zortzi urte bizi izan zen eta urte horietan filosofia, kimika, matematikak, musika eta latina ikasi zituen.

1742. urtean, Parisera bidaiatzen du musika idazki bat aurkeztera. Denboraldi honetan, Diderot eta beste hainbat ilustratuekin harremanetan jarri zen.

1743an musika modernoari buruzko mintzaldi bat argitaratzen du eta Théresè Levasseur izeneko neska bat ezagutzen du, norekin bost seme alaba izango dituen, umezurztegira bidaliz.

Espetxeraldi batean, Dijoneko saio akademia batean lehiaketa bat ospatzen zela irakurri zuen. Lehiaketa hau berak 1750ean irabazi zuen Arte eta zientziei buruzko hitzaldia-rekin. Honetan Rousseauk lehenengo aldiz azaldu zuen bere filosofiaren funtsa, basati ona-ren teoria deritzona. Hau Hobbes-en homo homini lupus-en ideiaren aurkakoa da; hau da, gizakia ez du beste gizakien kontra jokatuko egoera natural batean, zeren eta gizakia naturaz ona, zoriontsua eta askea baita, eta gizartea da usteltzen duena. Bere hitzen arabera

« Egoera hau ez da gaur egun existitzen, are gehiago, ez da inoiz existitu eta ez da inoiz existituko; baina hau ezagutu behar dugu gure gaur egungo egoera modu egokian epaitzeko.  »

. Gizakiaren ustelkeria hau naturatik aldentzean eta komunitate batean bizitzean gertatzen dela esaten zuen; gizakia berekoikerira, ondasunak pilatzeko obsesiora eta bidegabekerira zuzentzen hasten duelako.

1754an, Gizakien ezberdintasunaren funtsa eta jatorriari buruzko hitzaldia argitaratu zuen, basati onaren teoria garatzen jarraitu zuena. Obra honetan gizakiaren naturarekiko urrunketa, beste ilustratuek aurrerapenatzat hartutakoa, gainbehera baten moduan aurkezten zen. Horrez gainera gizartearen desberdintasunaren arrazoia legeak boteretsuak defendatzeko egitea dela gaineratu zuen, jabetza pribatuari kritika azpimarratuz; hau gizartea bi talde handitan banatzen baitu: Jabeak, botere eta dirua dutenek; eta jabeak ez direnak, aurrekoen esklaboak eta txirotasun larrian bizi direnak. Azkenik egoera hau konpontzeko gizakiaren naturara bueltatzeko beharra eta indibidualismo eta independentzia lortzearen garrantzia aldarrikatu zuen.

Lan hau argitaratu ostean, Genevara itzuli zen eta kalbinismora batu zen. 1756an, Madame d’Epinayren etxean bizi zen Théresè eta honen amarekin. 1757.urtean, Luxenburgoko beste etxe batera erretiratu zen eta urte bat geroago, bere nobela epistolarra “La nueva Eloisa” eta beste bi lan garrantzitsuenak argitaratu ziren.

Alde batetik "Emilio edo heziketari buruz" lanean bere pentsamenduak ikuspegi pedagogikoa hartu zuen eta hezkuntza eredu berria proposatu zuen. Honen arabera umea gizartean sartzean jasaten duen ontasun eta inozentzia galtzearen prozesua aztertu behar zen hau ekiditzeko eta umeari gizakien prozesu naturalak jarraitzen usteko, norberarekiko eta besteenganako maitasunean oinarritutako heziketa eskainiz.

Beste aldetik "Gizarte hitzarmena" deritzon idazkietan politika arloan eragin handiena izan zuten teoriak aurkeztu zituen. Bertan gizarte antolamendu berri bat proposatzen zuen, hau bere barnetik eta indarkeria erabili gabe eraldatzeko helburuarekin. Honen arabera ustelkeria gutxitzeko gizakiek haien egoera naturalera hurbiltzen dituen Giza Hitzarmen bat aldarrikatu behar dute. Hau herriaren borondate orokorraren isladapena izan behar da, norbanakoaren eta gizartearen arteko elkar konpromiso bat, hau da, herriaren subiranotasun zatiezina eta alienaezina. Horrez gainera berdintasunaren garrantzia azpimarratu zuen eta hau bermatzeko askatasun zibila egon behar zela gaineratu zuen, herriak hauek betetzen ez dituzten agintariak kentzeko duen eskubidea aldarrikatuz.

Rousseauren hilobia, Parisko Panteoian

Pedagogian lan handia egin zuen eta lehen esan den moduan, Erromantizismoaren bultzatzaile garrantzitsutzat hartzen da. Baina ekarpen garrantzitsuenak politika arloan egin zituen, bere ideietako askotan oinarritu baitziren Frantziako Iraultza, Parisko Komuna eta XIX. mendeko mugimendu komunistak eta berak proposatutako printzipio asko bilduta agertzen baitira hainbat konstituzio eta giza eskubide aldarrikapenetan.

Bi lan hauen ondorioz jasan zituen kritika latzak (lanak debekatuak izan ziren) Ingalaterran erbesteratzera eraman zuen bere laguna zen David Hume filosofoak gonbidatua. Bertan, garatu zituen arazo psikologikoagatik, gobernua eta bere laguna bere kontra konspiratzen zeudela susmatu zuen eta Parisera bueltatu zen 1768an. Bertan Théresèrekin ezkondu zen, baina hamar urte geroago hil egin zen modu susmagarrian, agian bere buruaz beste eginez. (s.z.)

Bere Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian eta askotan izan zen kritikatua bere ideiengatik. Garai horretako baikortasun eta aurrerapen giroan, berak gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu egin zituen arrazoian oinarrituz, hauek gizakiaren ustelkeri eta gaitz guztien iturria direla ondorioztatuz. Horrela Erromantizismoaren bultzatzailetzat wikipediatik hartuta hartzen zaio, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen duen korrontea hain zuzen ere.

"Arte eta zientziei buruzko hitzaldia"-n Rousseauk lehenengo aldiz azaldu zuen bere filosofiaren funtza, "basati ona"-ren teoria deritzona. Hau Hobbes-en "homo homini lupus"-en ideiaren kontrakoa da; hau da, gizakia ez du beste gizakien kontra jokatuko egoera natural batean, zeren gizakia naturaz ona, zoriontsua eta askea baita, eta gizartea da usteltzen duenak. Bere hitzen arabera "Egoera hau ez da gaur egun existitzen, are gehiago, ez da inoiz existitu eta ez da inoiz existituko; baina hau ezagutu behar dugu gure gaur egungo egoera modu wikipediatik hartuta egokian epaitzeko". Gizakiaren ustelkeriari dagokionez esaten zuen naturatik aldentzean eta komunitate batean bizitzean gertatzen dela; gizakia berekoikeriagatik, ondasunak pilatzeko obsesioagatik eta injustiziagatik zuzentzen hasten delako.

"Gizakien ezberdintasunaren funtsa eta jatorriari buruzko hitzaldia"-n basati onaren teoria garatzen jarraitu zuen. Lan honetan gizakiaren naturarekiko urrunketa, beste ilustratuek aurrerapenatzat hartutakoa, gainbehera baten moduan aurkezten zen. Horrez gainera gizartearen desberdintasunaren arrazoia legeak boteretsuak defendatzeko egitea dela gaineratu zuen, jabetza wikipediatik hartuta pribatuari kritika azpimarratuz; hau gizartea bi talde handitan banatzen baitu: Jabeak, botere eta dirua dutenek; eta jabeak ez direnak, aurrekoen esklaboak eta txirotasun larrian bizi direnak. Azkenik egoera hau konpontzeko gizakiaren naturara bueltatzeko beharra eta indibidualismo eta independentzia lortzearen garrantzia aldarrikatu zuen.

"Emilio edo heziketari buruz" lanean bere pentsamenduak ikuspegi pedagogikoa hartu zuen eta hezkuntza eredu berria proposatu zuen. Honen arabera umea gizartean sartzean jasaten duen ontasun eta inozentzia galtzearen prozesua aztertu behar zen hau ekiditeko eta umeari gizakien prozesu naturalak jarraitzen usteko, norberarekiko eta besteenganako maitasunean oinarritutako heziketa eskainiz.

"Gizarte hitzarmena" deritzon idazkietan politika arloan eragin handiena izan zuten teoriak aurkeztu zituen. Bertan gizarte antolamendu berri bat proposatzen zuen, hau bere barnetik eta indarkeria erabili gabe eraldatzeko helburuarekin. Honen arabera ustelkeria gutxitzeko gizakiek haien egoera naturalera hurbiltzen dituen Giza Hitzarmen bat aldarrikatu behar dute. Hau herriaren borondate orokorraren isladapena izan behar da, norbanakoaren eta gizartearen arteko elkar konpromiso bat, hau da, herriaren subiranotasun zatiezina eta alienaezina. Horrez gainera berdintasunaren garrantzia azpimarratu zuen eta hau bermatzeko askatasun zibila egon behar zela gaineratu zuen, herriak hauek betetzen ez dituzten agintariak kentzeko duen eskubidea aldarrikatuz.

Azkenik esan behar da Rousseauren ondarea oso garrantzitsua izan dela. Pedagogian lan handia egin zuen eta lehen internetetik hartuta esan den moduan, Erromantizismoaren bultzatzaile garrantzitsutzat hartzen da. Baina ekarpen garrantzitsuenak politika arloan egin zituen, bere ideietako askotan oinarritu baitziren Frantziako Iraultza, Pariseko Komuna eta XIX. mendeko mugimendu komunistak eta berak proposatutako printzipio asko bilduta agertzen baitira hainbat konstituzio eta giza eskubide aldarrikapenetan.(J.P.M)

Euskal Herriarekin lotuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Confessions lanean (1766) Veneziara egindako bidaia batean topatutako Ignazio Manuel Altuna azkoitiarraz Rousseauk ezagutu duen pertsonarik toleranteena dela esaten du: Inoiz ez dio inongo laguni galdetu bere erlijioaz. Laguna judu, protestante, turkiar, sintsa zein ateoa izateak ez zion inporta, pertsona zintzoa zen bitartean.[1][2]

Frantziako Iraultzaren garaian egun Baionako auzoa den Santizpiritu udalerriari "Jean-Jacques-Rousseau" izena ipini zitzaion. Hala izan zen 1793 eta 1795ren artean[3].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Projet concernant de nouveaux signes pour la musique (1742).
  • Dissertation sur la musique moderne (1743).
  • Discours sur les sciences et les arts (1750).
  • Encyclopédie ou dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers Diderot eta d'Alembert-ekin batera (1755).
  • Discours sur l'origine et les fondements de l'inégalité parmi les hommes (1755).
  • Examen de deux principes avancés par M. Rameau (1756?).
  • Jugement du Projet de paix perpétuelle de Monsieur l'Abbé de Saint-Pierre (1756).
  • Lettres morales (1757-1758).
  • Julie ou la Nouvelle Héloïse (1761).
  • Du contrat social (1762).
  • Émile ou De l'éducation (1762).
  • Dictionnaire de musique (1755-1767).
  • Les Confessions (hilondokoa).
  • Dialogues de Rousseau juge de Jean-Jacques (hilondokoa).
  • Rêveries du promeneur solitaire (hilondokoa).
  • Essai sur l'origine des langues (hilondokoa).
  • Projet de constitution pour la Corse (hilondokoa).

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Devin du village (1752).

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Narcisse ou l’amant de lui-même (1752).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 126.or.
  2. Altuning programa, euki.org webgunean.
  3. Bayonne & Saint-Esprit, Geneoweb.org.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Jacques Rousseau Aldatu lotura Wikidatan