Clavaria versatilis
Clavaria versatilis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavaria |
Espeziea | Clavaria versatilis |
Clavaria versatilis Clavaria generoko onddo espezie bat da.[1] Aztertzen ari dira jangarritasuna, ez jatea gomendatzen da. Clavarius botrytis delakoaren gain, ez da beste Clavarius generokorik kontsumitu behar, purgatzaileak edo digeritzen zailak direlako.
Generoaren berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clavaria generoko onddoak, koralen forma dute, edo, sinpleak badira, borra itxurakoak edo harizpi bertikalak. Esporen kolorea zuritik okrera doa, eta horiek leunak edo “verrucosoak” dira. Zistidiorik gabe.
Espeziaren berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koral itxurako perretxiko bat da, hasieran, erabat lila-morexka kolorekoa oinarria izan ezik, zurixka baita, gero adarrak okre antzeko kolorekoak bihurtzen dira eta esporak eltzean hautsez beteak. Tamaina: 6 - 14 x 5 - 20 cm-koak. Adarrak ugariak, estu eta dikotomikoak, 3 -5 punta kamutsekin amaituak.
Haragia: Zuria eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aztertzen ari dira jangarritasuna, ez jatea gomendatzen da.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean hostoerorkorretan, pagoetan batez ere, urria.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantzia, Japonia, Ameriketako Estatu Batuak eta Australia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 346 or. ISBN 84-7173-211-4..