Clostridium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clostridium
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Clostridia
Ordena: Clostridiales
Familia: Clostridiaceae
Generoa: Clostridium
Prazmowski 1880
Espezieetako batzuk

C. acetobutylicum
C. argentinense
C. aerotolerans
C. baratii
C. beijerinckii
C. bifermentans
C. botulinum
C. butyricum
C. cadaveris
C. cellulolyticum
C. chauvoei
C. clostridioforme
C. colicanis
C. difficile
C. estertheticum
C. fallax
C. feseri
C. formicaceticum
C. histolyticum
C. innocuum
C. kluyveri
C. ljungdahlii
C. lavalense
C. novyi
C. oedematiens
C. paraputrificum
C. perfringens (Alias: C. welchii)
C. phytofermentans
C. piliforme
C. ragsdalei
C. ramosum
C. scatologenes
C. septicum
C. sordellii
C. sporogenes
C. sticklandii
C. tertium
C. tetani
C. thermocellum
C. thermosaccharolyticum
C. tyrobutyricum

Clostridium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago. Bazilo itxura dute eta anaerobio hertsiak dira. Endosporak sortzen dituzte, aurkako ingurune baten baldintza gogorrei aurre egiteko. Endosporei esker gai dira urte luzeetan bizirik irauteko egoera latzenetan ere.

Genero honetan mota guztietako espezieak daude: batzuk lurrean bizi dira, beste batzuk uretan edota gizakia eta beste animalia batzuen hesteetan, saprofito moduan. Zenbait espezie patogenoak dira gizakiarentzat, baina beste askok ez dute kalterik eragiten. Patogenoak direnak toxina oso indartsuak ekoizten dituzte.

Klostridioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

  • anaerobio hertsiak dira gehienak, oxigenorik gabe bizi direnak.
  • katalasa (-)
  • ez dute zitokromorik
  • hartzidurak egiten dituzte, oxigenorik gabe glukosa bezalako substraktuak bide metaboliko horretatik katabolizatzen baitituzte.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klostridioen toxinak naturan dauden pozoi ahaltsuenetarikoak dira: botulismoaren bakterioaren toxina, esaterako, kobraren pozoia baino 20 aldiz indartsuagoa da. Infekzio atetik toxinak azkar hedatzen dira gorputzean, odolaren bitartez; erasobidea desberdina da toxinaren arabera (batzuk neurotoxikoak dira, beste batzuk enterotoxikoak edo zitotoxikoak).

Patogeno garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Clostridium tetani, tetanos gaitzaren eragilea. Bakterio honek endospora sortzen du mutur batean, baziloa deformatzen duen endospora. Lurzoruan bizi da, sarritan espora moduan. Anaerobio hertsia da.
  • Clostridium perfringens, klostridioen espezie hedatuena dena. Aurrekoen aldean ez da anaerobio hertsia, oxigeno kontzentrazio urriak onartzen baititu. Gizakien eta animalien hesteetan dago gaitzik sortu gabe, baina patogeno denean bi gaixotasun eragiten du: gangrena gaseosoa deritzona (zauriak infektatzen dituenean) eta janari intoxikazioak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clostridium Aldatu lotura Wikidatan