Club Vasco de Camping Elkartea

Koordenatuak: 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Vasco de Camping Elkartea
Elkartearen egoitza Gernikako Arbolaren pasealekutik ikusita.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1950
Arkitektura

Club Vasco de Camping Elkartea Gipuzkoako Donostia hiriburuan duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Hasierako urteetan, mendizaletasuna, kanpin egitea eta eskia bultzatu zituen. Gaur egun adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak antolatzen ditu, eta Mendi, Eski, Camping eta Caravaning federazioetan bazkide izateko aukera eskaintzen du.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza Erdialdeko Prim kalearen 35. zenbakian du, San Jose ikastetxearen alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Vasco de Camping sortu aurretik Donostian beste bi mendi elkarte zeuden Fortuna eta eta Amaikak Bat.

Elkartearen sorrera zaila izan zen, alde batetik, agintari frankistentzat mendizaletasuna ez zen jarduera oso fidagarria eta bestetik, Mendizale Federazioak oztopoak jarri zituen. Oztopoak oztopo, 1950eko maiatzaren 20ean Club Vasco de Camping elkartea inauguratu zen, Donostiako San Marzial kaleko 19an zegoen soto batean.

Hilabete batzuk beranduago, abenduaren 16an zuzendaritza batzordea eratu zen Carlos Santamariaren zuzendaritzapean. Santamariarekin batera, Manolo Galdona, idazkaria eta lokalaren jabea, Sebastian Linazasoro, diruzaina eta Maritxu Urreta eta Fernando Vidal batzordekiak izan ziren Elkartearen abiapuntua.

Hasierako urteetan elkarteak eskia bultzatu zuen. 1964ean Aralarreko Pagomarin teleski bat jarri zuten, Juan Martinez Apeztegia eta Jesus Gasca izan ziren teleskiaren diseinatzaileak. Bigarren talde bat iraupen eskia praktikatzen hasiko zen, besteak beste, Juan Laredo, Mariano Arrazola, Eugenio Berridi eta David Hernandez erreferente izango ziren. Eskalada eta alpinismo taldeak ere oso aktiboak ziren, SEDE taldea sortu zuten eta taldeko kideen artean Arantxa Otaegi, Uli Hasse, Ivonne Izaguirre, Loly Lopez Goñi, Suso Ayestaran, Julio Villar, Rodolfo Kirch, Imanol Goikoetxea, Alfonso Alonso, Ignacio Nuñez eta Tito Arregi.

Gerora SEDE taldearen ondorengoa GAM izango zen, helburu zabalago batekin, goi mailako mendiak. Aitzindariak Pablo Aldai eta Juanfer Azkona, 1988an Annapurnara igo ziren. Handik urte batzuetara, 2004ean Willy Barbier eta Raquel Perez Gasherbrumen gailurrera iritsi ziren (8.068 metro). Bostgarren batek, Oskar Porrasek Karakorumen gailurra zapaldu zuen 2009an.

2013an Andeetatik zetozen Elkarteko hiru bazkide kotxe istripu batean hil ziren, Iñaki Cuellar, Joxi Hernandez, Andoni Areizaga eta taldean zihoan Bernard Doumercq.

Oinarrizko mendizaletasunari dagokionez, Elkarteak igandero txangoak antolatu izan ditu. Elkartea aterpe baten jabea da. 1973an Bortiri etxea erosi zen Erronkariko Uztarrotz herrian eta urte batzu beranduago, 1996ean, Bortiri etxearen aldemenekoa Bortiri Berri izenekoa. Aldi berean, haurrentzako sail bat sortu zen, mendiko irteerak bultzatzeko eta eskiatzera joateko.

Hirurogei urteko ibilbidean Elkargoak hiru egoitza izan ditu. San Marzial kalean hasieratik 2002. urtera arte egon zen eta ondoren, 2002ko otsailaren 25ean Iparragirre kaleko 8ra, leku zabalago batera aldatu zen. 2012ko ekainaren 15etik Gernikako Arbolaren pasealekuan dago Elkartearen egoitza eraikin oso batean eta bertan elkartearen jardueretan espezializatutako liburutegi bat dute. 2016an Elkarteak 3.873 bazkide ditu eta 11 sail: Autokarabana, Mendi lasterketak, Eskalada, Iraupen eskia, Mendiko eskia, Ingurumena, Mendia, Mendiko bizikleta, Xendazaletasuna, Nordic Walking eta Altitoy.[1] Urtean zehar jarduera ugari antolatzen dira, besteak beste, erakusketak, pelikula emanaldiak, hitzaldiak eta tailerrak.

Presidenteen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlos Santamaria, 1950-1954
  • Juan Mari Arostegui, 1955-1958
  • Perico Elcoro, 1959-1963
  • Francis Fernandez, 1964-1970
  • Enrique Pérez de Sostoa, 1971-1975
  • Pedro Vignau, 1976-1979
  • Sebastián Alonso, 1980-1986
  • Jesus Mari Alquezar 1987-2011
  • Txema Garai, 2011-

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak hasieratik izan zuen barne aldizkari bat. 1952an Boletín de Información izenekoa argitaratzen hasi ziren.

1963an eskaladako taldeko kideak, SEDE taldea izenekoak Rimaya aldizkaria sortu zuen, Jesus Ayestaran eta Imanol Goikoetxea izan ziren zuzendariak. 1963tik 1965era iraun zuen eta hiru zenbaki kaleratu zituen.

1980ko hamarkadan aldizkaria berriro argitaratzeko ahaleginak egin ziren eta azkenik 1993tik aurrera hasierako Rimaya gogoratuz Errimaia aldizkaria kaleratzeari ekin zitzaion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antxon Iturriza: Biografía sentimental del montañismo vasco. CVCE: pinceladas de una historia. Club Vasco de Camping Elkartea, 2015

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]