Erronkari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erronkari

 Nafarroa
Erronkariko pilotalekuaren ikuspegia.
Erronkariko pilotalekuaren ikuspegia.

Erronkariko armarria

Izen ofiziala Roncal <> Erronkari[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Agapito Boj Gárate
(GIR)
Herritarra erronkariar
Koordenatuak 42°48′31″N 1°57′19″W / 42.80861°N 1.95528°W / 42.80861; -1.95528Koordenatuak: 42°48′31″N 1°57′19″W / 42.80861°N 1.95528°W / 42.80861; -1.95528

Navarra - Mapa municipal Roncal.svg

Eremua 38,8 km2
Garaiera 720 m
Distantzia 90 km Iruñera
Posta kodea 31415
Biztanleria 258 bizt (2009)
Dentsitatea 6,65 bizt/km²

Erronkari Nafarroako udalerria da, izen bereko ibarraren herri nagusia. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 258 biztanle ditu eta Nafarroako hiriburutik 90 kilometrora dago.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Erronkari eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria Zangozako merindadearen ekialdeko muturrean kokatzen da, NA-137 errepidearen parean. Eska ibaiak herria zeharkatzen du.

Erronkarik Uztarroze eta Urzainkirekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean, eta Burgirekin hegoaldean.

Erronkariko auzoak honakoak dira: Arana, Castillo, Iriartea, Iriondoa eta San Juan.

[aldatu] Ondarea

  • Doneztebe eliza: XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista da. Nabe bakarreko eraikinak, kaperak ditu horma-bular eta gurutzaduraren artean. Aurrealde pentagonala dauka.
  • Gazteluko Andra Mariren baseliza: Castillo auzoan kokatua, barruan XII. mendeko Ama Birjina eta haurraren irudi erromanikoa dago.
  • San Sebastian baseliza: Nabartzaton kokatua, Erronkariko zortzigarren herria izandakoan. Herri hori XIII. mendean hutsik geratu zen.
  • San Juan baseliza: 2006. urtean berreraikia.

[aldatu] Demografia

Erronkariko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
542 535 572 554 530 529 512 495 432 422 387 331 296

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %0,70 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Erronkariko alkate kargua Agapito Boj Garate da. 2007an Grupo Independiente Roncalés (GIR) bere taldeak Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; aurkeztutako beste zerrendak, Urruteak, 3 erdietsi zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %0,95) eta boto zuriak hamar (%0,95). Abstentzioa %21,05koa izan zen.

Erronkariko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Roncalés (GIR) 122 4
Urrutea 76 3

2011ko udal hauteskundeetan ez zen talderik aurkeztu eta Agapito Bojek jarduneko alkate segitu zuen[2].

[aldatu] Udaletxea

Erronkariko udaletxea 1933. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Udaletxea errepidearen ondoan dago eta azken birmoldaketa 1920ko hamarkadan egin zen. Eraikuntzak lau solairu dauzka eta kanpoko hormak margoturik daude. Beheko solairuan ataria dago, eta horren gainean balkoia. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute, eta eraikin berean udaletxeaz gain, batzar nagusiaren eta Erronkari ibarraren egoitza daude.

  • HELBIDEA: Julian Gaiarre Plaza, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 Agapito Boj Garate
2003-2007 Agapito Boj Garate
2007-2011 Agapito Boj Garate GIR
2011- Agapito Boj Garate Jardunean

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Erronkari
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak