Karakorum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
K2 (Qogir Feng)

Karakorum Gilgit-Baltistan eskualdean kokatua dagoen mendikatea da, Asiako garrantzitsuenetako bat. Bertan daude munduko gailurrik altuenetako batzuk. Pakistan, India eta Txina artean dago kokatua. 500 km inguruko luzera du eta poloak kenduta, glaziar gehien duen munduko eskualdea da. Turkieraz legar beltza esan nahi du, izan ere, inguruko glaziare gehienak harri txingorrez estaliak daude.

Bere altuera eta gogortasunaren ondorioz, askoz jende gutxiago bizi da bertan Himalaian baino. Esploratzaile europearrak XIX. mendearen hasieran iritsi ziren aurrenekoz Karakorumera, topografo britainiarrek jarraiturik 1856an.

Muztagh Igarobide deritzona 1886an zeharkatu zuen lehen aldiz Francis Yonghusband koronelak zuzendutako espedizio batek eta Hunza ibaiaren gaineko haranak General Sir George K. Cockerill arakatu zituen 1892an. 1910 eta 1920 hamarkadetan egindako azterketek hein handi batean eskualdearen geografia zehaztu zuten.

Karakorum eta Himalaia garrantzi handiko eskualdeak dira Lurra aztertzen duten zientzialarientzat hainbat arrazoiengatik. Geologikoki munduko eskualderik aktiboenetako bat da, talka egiten duten bi kontinenteren arteko muga baita. Ondorioz, plaken tektonika ikertzeko eskualde garrantzitsua da. Honez gain, glaziareen azterketa aldaketa klimatikoa neurtzeko baliagarri da, hauen urtzea eta tenperaturan eta prezipitazio kopuruan epe luzeko aldaketak, hain zuzen ere, dira aldaketa horren adierazle.

[aldatu] Gailurrik garaienak

Karakorumeko mendirik garaienetako batzuk honako hauek dira:

  • K2 (8611 m)
  • Gasherbrum I (8068 m)
  • Broad Peak (8047 m)
  • Gasherbrum II (8035 m)
  • Gasherbrum IV (7925 m)
  • Distaghil Sar (7885 m)
  • Masherbrum (7821 m)
  • Rakaposhi (7788 m)
  • Kanjut Sar (7761 m)
  • Saser Kangri (7672 m)
  • Chogolisa (7665m)
  • Haramosh Peak (7397 m)
  • Ogro (7285 m)
  • Muztagh Tower (7273 m)

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak