Coalición Popular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coalición Popular
Datuak
Izen laburraCP
Motahauteskundeetarako aliantza
HerrialdeaEspainia
Ideologiakontserbatismoa eta kristau demokrazia
Kokapen politikoaeskuin politiko
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1986
Desagerpena1989
Koloreak    

Coalicion Popular (CP; euskaraz: «Koalizio Popularra») Espainiako eskuineko hainbat alderdi politiko nazionalen eta erregionalen hauteskunde-koalizioa izan zen, 1983 eta 1987 artean hainbat hauteskunde orokor, autonomiko eta munizipaletan elkarrekin aurkezteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koalizioaren lehen aurrekariak 1982koak dira, artean "Coalición Popular" izena ofizialduta ez zegoenean, eta AP-PDP deitzen zioten soilik, osatzen zuten alderdien siglak erabiliz: Aliantza Popularra (AP) eta Alderdi Demokrata Popularra (PDP). Alderdi horiek hautagaitza bateratua aurkeztu zuten 1982ko hauteskunde orokorretarako, eta 1982ko irailaren 13an koalizio-akordioa sinatu zuten Nafar Herriaren Batasuna (UPN), Partido Aragones Regionalista (PAR), Convergencia Navarra (CN) eta Batasun Valentziarra (UV) alderdiekin batera.[1][2]

"Coalición Popular" izena 1983ko lehen hilabeteetan sortu zen lehen aldiz, urte bereko maiatzaren 8ko udal eta autonomia hauteskundeetarako kanpainan. Orduan koalizioko kideak AP eta PDP ziren, Batasun Liberalaz (UL) gain, urte horretako martxoaren 2an alderdien batzorde koordinatzailea osatu zutenak.[3][4][5]

Koalizioa osatzen zuten:

Alderdi erregionalistak ere bertan sartu ziren

1986ko hauteskunde orokorretan Manuel Fraga aurkeztu zuen presidentegai, eta, azkenean, 5.247.677 boto ( % 25,97) eta 105 diputatu (69 APk, 21 PDPk, 12 PLk, 2 UPNk eta 1 CDk) lortu zituen.

Hauteskunde hauen ostean, Alderdi Demokrata Popularrak koalizioa utzi eta 1987ko hauteskunde autonomiko eta lokaletan parte hartu zuen, 1986ko uztailaren 15ean Diputatuen Kongresuko Talde Mistoan diputatu hautetsiak izena emanda.[6] Ondoren, Demokrazia Kristaua izena hartu zuen eta, Javier Rupérez buru zela, 1989an Alderdi Popularrean sartu zen, Aliantza Popularra, Alderdi Liberal eta Galiziako Zentristak bezala. APren eta PDPren arteko ituna 1986ko uztailaren 21ean desegin zuten formalki, nahiz eta akordio programatikoak mantendu zituzten Kantabria, Galizia eta Balearretako gobernuetan.[7] 1987ko urtarrilaren 19an, Alderdi Liberaleko diputatuak Talde Parlamentario Popularretik Talde Mistora igaro ziren, eta horrela amaitu zen Coalición Popular.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Espainia
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.