Unión del Pueblo Navarro

Wikipedia(e)tik
(Nafar Herriaren Batasunatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafar Herriaren Batasuna
Unión del Pueblo Navarro (UPN)
Presidentea Yolanda Barcina
Sorrera 1979
Egoitza nagusia Iruñea
Ideologia politikoa eskuinekoa, kontserbadorea, kristau-demokrata eta liberala
Nazioarteko afiliazioa Ez du
www.upn.org

Nafar Herriaren Batasuna (berezko izena Union del Pueblo Navarro UPN gaztelaniaz) Nafarroako alderdi politiko erregionalista da. 1979an sortu zen eta 1991tik 2008ra bitartean Alderdi Popularraren (PP) ordezkaria izan da Nafarroan; akordioa hautsi arte. Alderdiko presidentea 1997tik Miguel Sanz Sesma da. Nafarroako Gobernua, UPNk gidatzen du CDNren laguntzaz.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Jesus Aizpun Tuerok, Jose Angel Zubiaur, Maria Isabel Beriain, Ignacio Javier Gomara, Ramon Echeverria, Feliciano Aramendia eta Javier Chourrautekin batera, sortu zuen 1979ko urtarrilaren 3an. Alderdi eskuindar, kontserbadore, eta nafarzalea da. Nafartzale (navarrista) terminoa euskaltzale terminoarekin kontrajartzen dute. Hau da, Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egitearen aurka agertzen da hasiera-hasieratik. Hori dela eta, euskararekiko jarrera ez da oso aldekoa izan, aurkari politikoek, batik bat euskaltzaleek, leporatzen dioten bezala, eta egungo egoera linguistikoa, hiru eremutan (euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna) banandutakoa, mantentzearen alde egiten du.

Espainiako UCD zentro-eskuineko alderdiaren desagerpenarekin, 1983 urtean, alderdi horretako kideen bi herenak sartu ziren UPNn. 1987an Iruñeko alkatetza lortu zuten Javier Chorrautekin, eta, 1991n, Nafarroako presidentetza.

Espainiako PPrekin elkarlanerako akordioa sinatu zuten 1991n ere. Itun honen arabera, UPN alderdi horren ordezkaria izan zen Nafarroan, eta, Espainiako mailako hauteskundeetan, UPN PPren taldearekin elkartu zen, talde berean egoteko.

1995 Juan Cruz Alli Arangurenek, garaiko UPNko Nafarroako presidenteak, CDN sortu zuen UPNtik zatiketa eraginez. Hurrengo hauteskundeetan, Allik gobernu taldea sortu zuen PSN eta EArekin, UPN oposiziora eramanda. Hala ere, hurrengo urtean, 1996an, Javier Otano gobernuko lehendakariak (PSN) Urralburu kasuan parte hartu zuela jakinarazi zen. Otanoren dimisioarekin, PSNk muzin egin zion gobernuan jarraitzeari, eta Miguel Sanz lehendakaria izaten ahalbidetu zen. Hortik aurrera, Nafarroako presidentetza UPNren esku geratu da, azken urteotan bere eszisioa den CDNrekin egindako hitzarmenari esker.

2007ko hauteskundeetan, UPN-CDN koalizioak gehiengo absolutua galdu arren, oposizioak (Na-Bai, PSN eta IUN-NEB) ezin izan zuen boterea eskuratu, PSOEk PSNri gobernu horretan parte hartzea galarazi baitzion. Hortaz, legegintzaldi horretan ere UPNk boterean jarraitu ahal izan du Nafarroan.

[aldatu] UPN-PP akordioa

1991tik 2008ra UPN eta Espainiako Alderdi Popularraren artean akordioa izan zen, zeinaren arabera UPN PPren ordezkaria zen Nafarroan, eta PP UPNrena Espainia mailan eta Europako instituzioetan. Itun honi esker lortutako emaitza onak gorabehera, azken urteotan Miguel Sanzek PPri autonomia gehiago Espainiako Parlamentuan eskatu zion, batik bat Na-Baiko Uxue Barkosenak zirudielako nafarren ahots bakar[1]. PPk muzin egin zion proposamenari[2].

Nolanahi ere, bi alderdien arteko benetako krisia 2008ko urrian gertatu zen. Espainiako Aurrekontu Orokorren bozketan UPNko diputatutak abstenituko zirela aditzera eman zuen Miguel Sanzek, PPk kontra bozkatzen bazuen ere. Gainera, PSNk jakinarazi zuen Nafarroan UPNren aurrekontuen alde bozkatzeko prest zegoela, Madrilen UPNk egiten zuena egiten zuela. Hala ere, urriaren 10ean UPNren Kontseilu Politikoak abstenitzeko erabakia hartu zuen[3]. Diputatuen Kongresuko bozketan, UPNko diputatu batek, Carlos Salvadorrek, alderdiak esan zuen bezala egin zuen, baina besteak, Santiago Cerverak, ez zuen hala jokatu, horrela UPN eta PPren arteko ituna errespetatzen ari zelakoan[4]. Horiek horrela, urriaren 22an, Alderdi Popularrak UPNrekiko harremanak "etetzea" erabaki zuen[5]. Askorez ustez, tartean Yolanda Barcina[6], ituna guztiz ez apurtzea oraindik posible bazen ere, UPNk Santiago Cervera eta Jaime Ignacio del Burgo alderditik bota zituen[7]. Horrela, urriaren 28an PPk akordioa apurtutzat jo zuen, Nafarroako Alderdi Popularra sortuz[8].

[aldatu] Emaitzak hauteskundeetan

[aldatu] Nafarroako Parlamenturako

Urtea Botoak Portzentaia Eserlekuak
1979 40.764  %16,06 13
1983 62.072  %23,51 13
1987 69.419  %24,84 14
1991[9] 96.005  %34,95 20
1995[10] 93.163  %31,34 17
1999 125.497  %41,37 22
2003 127.460  %41,48 23
2007 139.122  %42,20 22

[aldatu] Espainiako Parlamenturako

Urtea Botoak Portzentaia Eserlekuak Parlamentariak
1979 28.248  %11,17 1 Jesus Aizpun
1982 76.255  %25,59 2 (UPN-AP-PDP)
1986 80.922  %29,63 2 (AP-PL-UPN)
1989 92.216  %33,18 3 (UPN-PP) Jaime Ignacio del Burgo
1993 112.228  %36,13 3 (UPN-PP) Jaime Ignacio del Burgo
1996 120.335  %37,12 2 (UPN-PP) Jaime Ignacio del Burgo
2000 150.995  %49,89 3 (UPN-PP) Jaime Ignacio del Burgo
2004 127.653  %37,60 2 (UPN-PP) Jaime Ignacio del Burgo
Carlos Salvador
2008 131.618  %39,29 2 (UPN-PP) Santiago Cervera
Carlos Salvador

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak