Collarada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Collarada
Collarada desde Orbil.JPGCollarada mendiaren ikuspegia Orbil udalerritik ikusita.
Garaiera 2.886 m
Koordenatuak 42°43′05″N 0°28′48″W / 42.71806°N 0.48000°W / 42.71806; -0.48000Koordenatuak: 42°43′05″N 0°28′48″W / 42.71806°N 0.48000°W / 42.71806; -0.48000
Collarada non dagoen adierazten duen Pirinioetako mapa
Collarada
Mendilerroa Pirinioak
Erdialdeko Pirinioak
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Ipeko antziratik doana (errazena)

Collarada Aragoitar Pirinioetako 2.886 metrotako mendia da, Huesca probintziako Villanua udalerrian kokaturik dagoelarik. Jacetania eskualdeko punturik garaiena da, bere ikuspegia dela eta, Pirinioetako gailur harrigarrienetakoa da.

Geografikoki Pirinioetako barnealdeko mendilerroak deriotzonan kokatzen da eta Ipeko Zirkua osatzen du, bere erdigunean izen bereko antzira glaziarra dagoelarik.

Harritzar honen osaketa kareharrian oinarritzen da, honela denbora igaro hala, glaziarrek eta hauen urek leize, fosa eta harpez beteriko sistema karstiko konplexu bat osatzen dutel, hauen barnekaldeko ibai, antzira eta sifoiek etengabeko aldaketa efektu bat sortzen dutelarik.

Angeléko haitzartetik harturiko Collarada mendiaren irudia.

Collaradako egitura karstiko hauek nabarmentzen dira:

  • Las Güixaseko haitzuloak edo arpe zaharrak, jendeari irekita daude, bai eta turistikoki ustiatuta ere.
  • Cándaloko iturria.
  • Verneroko haitzuloa
  • Infierno edo Buxaquerako haitzuloa, 2.500 metroko garaieran, sakonera 714 eta 2.400 metro artekoa da.

Sabiñanigoko Mendizale Elkarteak urtero irailean inguru hau igarotzen zuen biatloi gogor bat antolatu izan ohi zuen: Sabiñanigo-Acumuer arteko bizikleta ibilbidea eta Acumuer-Collarada arteko oinezko ibilbidea, ibilbide osoaren joan-etorria 60 kilometrokoa zen eta maldaren desnibela berriz 2.100 metrokoa. Kirol lehiaketa gogor honen azken jardunaldia 2004koa izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]