Conchi Arnal Claro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conchi Arnal Claro

Bizitza
JaiotzaTanger, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Conchi Arnal Claro (Tanger, 1950) autodefentsa feministan trebatzen aitzindarietako bat da Espainian eta, bereziki, Aragoin. 2018an, Zaragozako Udalak Pilare jaietako adopziozko alaba izendatu zuen bere ibilbideagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tangerren jaio zen 1950ean, baina handik laster familia Madrilera joan zen lehenik eta Alemaniara gero, eta han bizi izan zen 22 urte bete arte (1972). Alemanian judoa praktikatzen hasi zen. Espainiara itzuli zenean, Zaragozako Fronte Feministan sartzea erabaki zuen.[1]

Fronte Feministaren laguntzari esker, bi urtez (1988 - 1989) borroka-arteetan trebatu zen, ikuspegi feministarekin, emakumeentzako autodefentsa-hezitzaile izateko Holandan, Oisterwijk-en (Maweli) eta Valkenburgen (Feminist International Summer Training).[2] 1988an Aragoin hasi zen lehen ikastaroak ematen.[1] Zaragozako San Vicente de Paúl kalean gimnasio bihurtutako kapera batean hasi zen autodefentzako eskolak ematen. Zaragozako Fronte Feministaren ekimenez, eta 1988ko abenduaz geroztik, astean lau egunez, ordubetez, 120 emakumek autodefentsa fisikoko taktikak ikasten zituzten erasoen aurrean, eta beren buruarengan segurtasuna hartzen zuten, esperientziak partekatuz eta libreagoak eta indartsuagoak izateari buruz elkarrekin gogoeta eginez.[3][4] Conchi Arnal izan zen emakumeentzako autodefentsako edo autodefentsa feministako lehen hezitzaileetako bat Espainian.[5]

Zaragozako Fronte Feministan lesbiana talde bat sortzea proposatu zuen, eta bortxaketa, abortu edo dibortzio kasuetan Zigor Kodearen erreformaren alde borrokatu zen.[6][7]

Gimnasiako irakasle, aktibista feminista eta emakumeen eskubideen defendatzaile gisa, emakumeak ahalduntzen lagundu du 40 urtez. Ikastaro ugari eman dizkie emakumeei, neskei eta Espainiako hainbat kolektibotako emakumeei, hala nola Zaragozako Towanda taldekoei edota Madrilgo Las Walkirias-koei [8][9]

2018an Zaragozako Udalak Pilare jaietako adopziozko alaba izendatu zuen bere ibilbideagatik.[5] Emakumeen eskubideak defendatzeko borrokatzen jarraitzen du.[10]

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018 Urrezko domina Pilare jaietan.[11]
  • 2021 LGTBIQ Zinentiendo Nazioarteko Zinema Erakusketak XVI. edizioan Aragoiko aniztasunaren aldeko borrokaren erreferenteak omentzen ditu, "Por lo que fuisteis, seremos'' lemapean.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]