Judo
Judo (japonieraz: 柔道|柔道 jūdō, euskaraz "bide samurra" edo "malgutasunaren bidea"), arte martzial japoniar modernoa (gendai budō) edo borroka-kirola da. Kirol honen helburua aurkaria botatzea edo geldiaraztea da.
Japonian, XIX. mendearen amaieran, Jigorō Kanō maisuak sortu zuen arte martzial hau. Judok auto-defentsa teknika samuraietatik garatu zuen, min hartzeko beldurrik gabe praktikatu ahalko zen kirol bat bilaka zedin. Aurkariaren indarra erabili eta aprobetxatzean datza arte honek. Kirolariek jūdōka dute izena. Palankaren legeak zangoen, besoen eta aldakaren bidez erabiliz hura lurrera botatzea eta mendean edukitzea. Borrokalariaren teknika maila adierazteko kolore desberdineko gerrikoak erabili ohi dira; hala, hasi berrie
Kirola [aldatu]
Judo kirol olinpikoa da 1964tik aurrera. Hona hemen kategoria nagusiak:
| Gizonak | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| 60 kg baino gutxiago | 60~66 kg | 66~73 kg | 73~81 kg | 81~90 kg | 90~100 kg | 100 kg baino gehiago |
| Emakumeak | ||||||
| 48 kg baino gutxiago | 48~52 kg | 52~57 kg | 57~63 kg | 63~70 kg | 70~78 kg | 78 kg baino gehiago |
Sailkapena [aldatu]
Kirolarien mailak bereizteko gerrikoak erabiltzen dituzte. Gerrikoaren kolorearen arabera kirolariaren trebezia atzeman daiteke. Hona hemen Australia, Europan eta Kanadan dagoen sailkapena:
| Zuria | |
| Horia | |
| Laranja | |
| Berdea | |
| Urdina | |
| Marroia | |
| Beltza | |
| Zuria eta Gorria | |
| Gorria |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.