Condéko printzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Condéko etxearen armarria, 1588 arte
Condéko etxearen armarria, 1588tik aurrera

Condéko printzea (horrela deitua Frantziako Aisne departamenduko Condé-en-Brie udalerriagatik), noblezia titulu frantziar bat da, jatorrian, Luis I.a Borboikoari emana, Antonio Borboikoaren anaia eta Henrike IV.a Frantziakoaren osaba. Frantziako Errege Etxearen adar txiki bat bezala, Condéko printzeek, garrantzi handi bat zuten.

Condéko printzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis I.a Borboi-Condékoa (1569an hila)
  2. Henrike I.a Borboi-Condékoa (1569-1588)
  3. Henrike II.a Borboi-Condékoa (1588-1646)
  4. Luis II.a Borboi-Condékoa (1646-1686) Condé Handia deitua
  5. Henrike III.a Borboi-Condékoa (1686-1709
  6. Luis III.a Borboi-Condékoa (1709-1710)
  7. Luis Henrike I.a Borboi-Condékoa (1710-1740)
  8. Luis Jose Borboi-Condékoa (1740-1818)
  9. Luis Henrike II.a Borboi-Condékoa (1818-1830)

Luis Henrike II.ak seme legitimo bakarra izan zuen, Enghieneko Dukea, Vincennesen exekutatua izan zena 1804an, Napoleonen aginduz. Beste seme, anaia edo lehengusurik gabe, Borboi-Condéko leinua, Luis Henrike II.a 1830ean hil zenean amaitu zen

Condé jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condé jauregia (Hôtel de Condé), Condé familiaren Parisko etxea zen, Parisko VI. barrutian zegoena. Etxe hau, 1780 inguruan bota zen, antzoki bat eraikitzeko (Théatre de l'Odéon)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]