Henrike II.a Borboi-Condékoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike II.a Borboi-Condékoa
Henrike II.a Borboi-Condékoa
Datu pertsonalak
Jaio 1588ko irailaren 1a
Saint-Jean-d'Angély (Pavillon royal de la France.svg Frantzia)
Hil 1646ko abenduaren 26a
Paris (Royal Standard of the King of France.svg Frantzia)
Bikotekidea(k) Charlotte Marguerite Montmorencykoa

Henrike II.a Borboi-Condékoa (Saint-Jean-d'Angély, 1588ko irailaren 1a-Paris, 1646ko abenduaren 26a[1]), Condéko hirugarren printzea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike I.a Borboi-Condékoaren eta Charlotte de La Trémoilleren semea zen. Bera sortu baino sei hilabete lehenago aita pozoindurik hil zuten. Batzuek Charlotteri leporatu zioten senarraren hilketa[2]. Henrikeren heziketa bere aitaren lehengusu zen Henrike IV.a Frantziakoaren ardurapean egon zen. Izan ere, honen seme Luis jaio arte, Henrike Condékoa izan zen Frantziako koroaren oinordekoa.

1609an 15 urte besterik ez zuen Charlotte Marguerite Montmorencykoarekin ezkondu zen. Charlotte eta Henrike IV.aren arteko amodio kontuak zirela eta jelosturik, emaztearekin Bruselara ihes egin zuen, eta han egon ziren 1610ean erregea hil zuten arte[3].

Erregeren heriotzaren ostean Maria Medici erreginorde bihurtu zen. Garai honetan, Henrike printzeak aliantzak bultzatu zituen ustelkeriak jotako gobernuaren aurka. Giroa baretzeko, 1616ean erreginak Condé erregeordetzako kontseiluan sar zedin onartu zuen, baina, handik aste gutxira, atxilotzeko agindua eman zuen. Bastillan eta Vincenneseko gazteluan preso egon zen, 1619an Luis XIII.a Frantziakoak askatu zuen arte. Handik aurrera erregeren aholkularirik leialenetako izan zen. 1619 eta 1629 artean magnate eta higanoten matxinada batzuk zapaltzen lagundu zion eta, ondoren, Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen[3].

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike eta Charlotte Marguerite Montmorencykoak Frondako protagonista aktibo izan ziren hiru seme-alaba izan zituzten:


Aurrekoa
Henrike I.a Borboi-Condékoa
Condéko printzea
1588-1646
Ondorengoa
Luis II.a Borboi-Condékoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Borboi-Condékoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Henri II de Bourbon, 3e prince de Condé Britannica.com
  2. Charlotte Catherine de La Trémouille Genealogics.org
  3. a b Henri II de Bourbon, Prince de Condé Genealogics.org