Constantin Negruzzi
Wikipedia(e)tik
Constantin Negruzzi (konstanˈtin neˈɡrut͡si ahoskatua, batzutan Costache kosˈtake deitua; Trifeşti, 1808 - Iaşi, 1868) Errumaniako idazle eta politikoa izan zen. Moldaviako literaturaren pizkundearen eragileetako bat izan zen. 1821eko Iraultzaren garaian, Besarabiara ihes egin zuen. 1823an itzuli zen, eta goi-karguak izan zituen administrazioan. Negruzzik olerkiak, ipuinak eta antzezlanak idatzi zituen, hala nola Aprodul Purice poema epikoa (1837) eta Pacatele tineretelor (1857, Gaztaroko bekatuak) hitz lauz eta bertsotan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
