Coop57

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coop57
Datuak
Motakooperatiba
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuropean Federation of Ethical and Alternative Banks (en) Itzuli eta Olatukoop
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Historia
Sorrera1995
webgune ofiziala

Coop57 SCCL edo Coop57, finantza-zerbitzuen kooperatiba bat da, bazkide diren erakunde eta kooperatibei mailegu-eragiketak egiteko erabiltzen dena. Eragiketa horiek banku etiko[1][2] edo ekonomia sozial izenekoan sartzen dira.

Kooperatiba Bartzelonan sortu zen 1995ean, eta gaur egun hainbat lekutan dago: Aragoi (2005etik), Madril (2006tik), Galizia (2007tik), Andaluzia (2008tik), Asturias eta Euskal Herria (2015etik). 2020. urteko abenduaren 31an, Bartzelonako Premià kaleko 15ean zuen egoitza, 1001 zerbitzu bazkide zituen, eta 4686 bazkide laguntzaile. Urtero Batzar Orokorra egiten da eta bertan elkartekideentzat interesgarriak diren gaiak erabakitzen dira.

Coop57ren finantza-funtsak bere bazkideetatik datoz, eta beren izaeragatik honela sailka daitezke:

Bildutako dirua pertsona juridikoei mailegu mota desberdinak egiteko erabiltzen da. Kreditu-kooperatibek ez bezala, pertsona fisikoek ezin dituzte maileguak jaso, eta beren aurrezkiak bakarrik utz ditzakete.

Antolaketa molde banatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coop57k antolaketa modu banatua du, eta horren arabera lurralde ezberdinetan antolatzen da, lurralde sekzio deiturikoetan. Zazpi lurralde sekzio ditu kooperatibak eta horietako bat Euskal herrikoa da, Koop57 Euskal Herria izenekoa.

Koop57ren muntaia

Lurralde antolaketaz gain, Coop57 Fundazioa sortu zuten 2014ean, jendartean eta ekonomia sozial eraldatzailearen sareetan sortutako behar berriei erantzuteko.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La banca ètica, una altra manera de fer banca. VilaWeb 9 de juliol 2009.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Soler, Albert. "El negoci dels bancs és prestar diners a qui més en té, és la lògica de la desigualtat". DiarideGirona.cat.
  3. (Katalanez) La Fundació Coop57 – Fundació COOP57. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]