Corazón Aquino
Wikipedia(e)tik
Corazón Aquino (Izen goitia: Cory). Filipinar politikaria, Benigno Aquinoren emaztea, ezkongabetan Cojuangco (Manila, 1933 - 2009). Filipinetako lehendakaria 1986-1992 urteetan. Lehendakari izan zen urteetan, aurkariak izan zituen armadaren barruan, komunistak etengabe matxinatu ziren, eta arazo ekonomiko larriak izan zituen. 1992ko hauteskundeetan, bere lehendakariorde Fidel Ramos jenerala, 7 estatu-kolpetan defenditu izan zuena, babestu zuen lehendakaritzarako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.