Emilio Aguinaldo
Emilio Aguinaldo (Cavite, 1869 - Manila, 1964) Filipinetako politikaria izan zen. Filipinetako askatasunaren heroia. Katipunan Alderdia eratu zuen 1892an, espainolen kontrako matxinadan (1896) esku hartuz. Garaitua izanik, Hong Kongera erbesteratu behar izan zuen, eta amerikarrekin harremanetan sartu zen. Caviten amerikarrek eraso egitearekin batean, tagaloen altxamendu orokorra gertatu zen, eta handik zenbait hilabetetara espainolak egotziak izan ziren behin betiko. Amerikarrek ez zuten uhartediaren askatasuna ezagutu, eta Aguinaldok berriro ekin zion borrokari. Amerikarrek 1901ean atxilotu zuten. Bigarren Mundu Gerran Japoniaren aldeko Gobernuan parte hartua izanik, 1945ean espetxeratu zuten berriro. Gerora, Gobernuak errugabetzat jo, eta Quirinoren Gobernuko partaide (1950) izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.