Crannog

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crannog baten berreraikitzea Tay aintziran.

Crannog, irlanderaz: crannóg eta Eskoziako gaeleraz: crannag, Eskozia, Irlanda eta Galesko aintzira edo estuarioetan eraikitako uharte artifizialak dira, Eskandinavia eta Europako beste zenbait lekuetan ere antzeko bizilekuak topatu izan dira. Izenak aintziretako sakonera gutxiko uretan zutabeen gainean eraikitako egurrezko plataformak izendatzeko erabiltzen da.

Nagusiki Neolito garaian eraiki ziren, halere, VIII. menderarte bizileku gisa erabiliak izan ziren.