Daejeon
Wikipedia(e)tik
Daejeon Hego Koreako hego-ekialdeko hiria eta Ch´ungch´ong-namdo probintziako hiriburua da, Taejön ibaiaren ertzean, Seul hiriaren hego-ekialdean. 1.062.084 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide- eta errepide-gune garrantzitsua. Industria (ehungintza, makineria, industria kimikoa, larrugintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Koreako Gerra-garaian (1950-1953), Koreako Errepublikako hiriburua izan zen eta % 70ean suntsitu zuten hiria.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.