Daniel Bensaïd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Daniel Bensaïd
Daniel Bensaïd
Daniel Bensaïd Bartzelonan, 2008ko apirilean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Daniel Bensaïd
Jaio 1946ko martxoaren 25a
Tolosa (Frantzia)
Hil 2010eko urtarrilaren 12a
Paris (Frantzia)

Daniel Bensaïd (1946ko martxoaren 25a, Tolosa - 2010eko urtarrilaren 12a, Paris) frantziar filosofo troskista zen. 68ko maiatzeko mugimenduko ikasle buruzagi ezagunenetako bat izan zen, Alain Krivinerekin Gazte Komunista Iraultzaileen militantea.

Horrez gain, LCR Frantziako Liga Komunista Iraultzailea alderdiaren teoriko nagusietakoa eta IV. Internazionalaren idazkaritza batuko kidea izan zen. 1971an, Espainiako Liga Komunista Iraultzailearen sorreraren bultzatzaileetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Unibertsitatean filosofia irakaslea izan zen eta Karl Marx, Walter Benjamin, Alain Bourdieu, Alain Badiou, Jacques Derrida eta Michel Foucaulti buruzko zenbait saiakera idatzi zituen. Daniel Bensaïd, troskismoaren eta komunismo anti-stalinistaren defendatzaile nabarmendua izan zen Frantzian.

Hil zenean, Olivier Besancenoten NPA Alderdi Antikapitalista Berriaren militantea zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat liburu idatzi zituen:

  • Mai 68. Une répétition genérale (1968, Henri Weber-rekin)
  • Le deuxième Soufflé. Problèmes du mouvement étudiant (1969, Camille Scalabrino-rekin)
  • Portugal, une révolution en marche (1975, Charles André-Udry eta Michael Löwy-rekin)
  • La Révolution et le Pouvoir (1976)
  • Les Haillons de l'utopie (1980)
  • Stratégies et Partits (1987)
  • Mai si!1968-1988. Rebelles et repentis (Alain Krivine-rekin, 1988)
  • Moi, la Révolution (1989)
  • Walter Benjamín, sentinelle messianique (1990)
  • Jeanne de guerre lasse (1991)
  • La Discordance des Temps (1995)
  • Marx l'intempestif (1995)
  • Le Pari Mélancolique (1997)
  • Le retour de la question sociale (1997, Christophe Aguiton-ekin)
  • Leur gauche et la notre. Lionel qu'as tu fait de notre victoire? (1997)
  • Éloge de la résistance a l'air du temps (1999)
  • Qui est le juge? (1999)
  • Contes et legendes de la guerre éthique (1999)
  • Le sourire du spectre (2000)
  • Les irreductibles, Théoremes d ela résistance à l'air du temps (2001)
  • Résistances. Essai de Taupologie genérale (2001)
  • Passin Karl Marx (2001)
  • Les Trotskismes (2002)
  • Changer le monde (2003)
  • Le nouvel internationalisme (2003)
  • Une lente impatience (2004)
  • Fragaments Mécreants (2005)
  • l'edició crítica de La Question Juive de Karl Marx (2006)
  • Les despossedés (2007)
  • Éloge de la politique profane (2008)
  • Un nouveau théologicien: Bernard Henri-Lévy (2008)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Bensaïd Aldatu lotura Wikidatan