Das weiße Band

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:44, 24 urtarrila 2016

Zinta Zuria (alemanezko jatorrizko izenburua: Das weiße Band) 2009an Michael Haneke austriar zuzendariak idatzi eta zuzenduriko filma da. Drama generoan kokatzen da.

2009ko Canneseko Zinemaldian estreinatu eta bertako Urrezko Palma saria irabazi zuen, gainera 2010eko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen. Bestalde Ingelesezkoa ez den filma onenaren Oscar Sarirako ere izendatua egon zen, nahiz eta azkenik El secreto de sus ojos argentinar filma garaile atera. Zinta Zuria filmak kritika onak jaso eta beste hainbat sari ere irabazi ditu.

Argudioa

Filma honetan 1913an Alemania iparraldeko bizimodu lasaiko herri protestante batean gertatzen diren azalpenik gabeko gertakariak agertzen dira. Norbaitek ipinitako kable batek herriko medikuari ikaragarrizko erorketa eragiten dio, aletegiak su hartzen du, norbait bortizki torturatua agertzen da... Nor dago guzti honen atzean? Maisuaren ardurapean dauden eskola eta elizako abesbatzako haur eta nerabeak, euren familiak, baroia, administratzailea, medikua, emagina eta herriko nekazariak jada Lehen Mundu Gerra atarian sortzeke dagoen faxismoaren jatorrian arakatzen duen istorioa osatzen dute.

Kanpo loturak