David Gill
Wikipedia(e)tik
Sir David Gill (1843ko ekainak 12-1914ko urtarrilak 24) Eskoziako Aberdeen hirian jaiotako astronomo briatainiar bat izan zen. Bere karrera profesionalaren zatirik handiena Hegoafrikan pasa zuen.
Martitz planetaren paralajea erabili zuen Eguzkirako distantzia kalkulatzeko, eta gainontzeko izarretarako distantziak ere neurtu zituen. Heliometroaren erabilera hobetu zuen. Bere Maiestatearen astronomoa izan zen Itxaropen Oneko Lurmuturrean 1879 eta 1906 bitartean. Aitzindaria izan zen astroargazkigintzaren erabileran, eta Carte du Ciela egitea proposatu zuen lehenetako bat.
Errekonozimenduak [aldatu]
Sariak [aldatu]
- Bruce domina (1900)
- Royal Astronomical Societyko urrezko domina (1882 eta 1908)
- James Craig Watson domina (1899)
Hil ondoren [aldatu]
- Gill kraterra Ilargian
- Talka krater bat Marte planetan.