Esperantza Onaren lurmuturra
Esperantza Onaren lurmuturra[1] (ingelesez Cape of Good Hope, afrikaansez Kaap die Goeie Hoop, nederlanderaz Kaap de Goede Hoop, portugesez Cabo da Boa Esperança) Hegoafrikako kostalde atlantikoko lurmuturra da. Bartolomeu Dias izan zen lehen esploratzaile europarra hara iristen.
Oso ohikoa da ustea Esperantza Onaren lurmuturreko Afrikako punturik hegoaldekoena dela, baina egia da Agulhas lurmuturra, handik 150 bat kilometrora, hegoaldeago dagoela. Hala eta guztiz ere, ekuatoretik kostaldeari segika, Esperantza Onaren lurmuturrak psikologikoki garrantzitsua den mugarria ezartzen du, zeren handik ekialderantz hegoalderantz baino gehiago mugitzen hasten baitzara. Honenbestez, 1488an Bartolomeu Dias portugaldarra lehen aldiz iristea une gogoangarria izan zen Ekialde Urrunarekin sal-erosketan aritzeko ahaleginean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Izenburuaren idazkera aldezten du EIMAk, Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean.