Debora (Hasiera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Debora (Hasiera)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Jarduerainudea
Familia
AitaUz
Seme-alabak

Debora[1] (hebreeraz: דְּבוֹרָה‎Deborah) Biblian ageri den pertsonaia da, Hasiera liburuko pertsonaietako bat, Rakelen inudea. Toran izenez aipatzen da lehen aldiz «Negar-Arte» izeneko leku batean hil zenean. Jakobek Kanaango bidean lurperatu zuen[2].

Jaxerren liburu galduaren arabera, Debora Uzen alaba zen, Milkaren eta Nahorren lehen semea zena. Rebeka lehengusinarekin batera, Isaakekin ezkontzeko bidaian joan zen. Gero, Rebekak Debora bidali zuen Isaaken bi zerbitzariekin Jakob aurkitzera eta aitaren etxera itzultzeko eskatzeko. Jakobekin geratu zen, haren emazteak eta seme-alabak zaintzen, beste zerbitzariak itzuli ziren bitartean. Gero, Jainkoak Jakobi esan zion Betelera joan eta aldare bat egiteko, eta Debora han hil zen eta arte baten azpian lurperatu zuten[3].

Ez da nahastu behar Debora profetesarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 5 or. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  2. Has 35:8
  3. (Ingelesez) «Book of Jasher» Internet Sacred Text Archive (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.