Deep Throat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deep Throat
Jatorria
Argitaratze-data1972
IzenburuaDeep Throat
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen izena daramadeep-throating (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaPornografia-zinema eta film komikoa
Iraupena61 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Miami eta Florida
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gerard Damiano
Gidoigilea(k)Gerard Damiano
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EdizioaGerard Damiano
Bestelako lanak
MusikagileaGerard Damiano
Argazki-zuzendariaJoão R. Fernandes (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York

IMDB: tt0068468 Filmaffinity: 264811 Allocine: 7904 Allmovie: v142845 TCM: 487418
Spotify: 0OiBqi1sa6t9QjaSmaZssJ Edit the value on Wikidata
kronologia
Deep Throat Deep Throat Part II (en) Itzuli

Deep Throat (euskaraz: «Eztarri sakona») 1972ko Ameriketako Estatu Batuetako film pornografiko bat da. Pornografiaren Urrezko Aroa erakusgarririk handienatzat hartzen da. Filmaren zuzendaria eta zuzendaria Gerard Damiano izan zen (kredituetan "Jerry Gerard" gisa agertzen da); ekoizlea Loius Peraino (kredituetan "Lou Perry"); eta antzezle nagusia Linda Lovelace zen, (benetako izena, Linda Susan Boreman).

Argumentu bat izan zuen lehen film pornografikoen artean dago, pertsonaien garapenarekin eta produkzio erlatiboki handiarekin. Bere estreinaldiarekin arreta handia lortu zuen eta "porno chic" terminoa garatu. Filma ez zen leku askotan baimendu eta epaiketak izan zituen obszenitatea zela eta.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Linda Helen bere lagunarekin bizi den neska bat da, baina gauzak zailak dira Lindarentzat, orgasmora iristea lortzen ez duelako eta sexua gustatzen ez zaiolako, nahiz eta gero bere burua kilikatzea lortzen duela argitu, baina gauzak ez direla berak nahi bezala gertatzen. Helenek mutil batzuk kontratatzen ditu Lindarekin egun bat pasatzeko, baina, emaitzak ikusita, Lindak ez duela inorekin asebetetzen, Young doktoreari buruz hitz egiten dio, sexologo bati buruz. Medikuak elkarrizketa bat du Lindarekin, eta harritu egiten da Linda ez dela asetzen, ez dela bere orgasmora iristen eta ez duela sexuarekiko inolako erakarpenik sentitzen ikustean. Young doktoreak aztertzen duenean eta Lindak klitoria eztarrian duela konturatzen denean gauzak aldatu egiten dira. Horrela, Lindak, eztarri sakonarekin probatuz, deskubritzen du zerk pizten duen gehien, eta nahi zituen orgasmoak izatea lortzen du.

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luis Miguel Carmona eta Tomás Pérez Niño - Los 100 mejores filmes eróticos de la Historia del Cine.
  • Legs McNeil, Jennifer Osborne eta Peter Pavia - The Other Hollywood: The Uncensored Oral History of the Porn Film Industry. Regan Books 2005.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.