Denbora-pasaren parkea

Koordenatuak: 43°16′38″N 8°13′11″W / 43.2772°N 8.2196°W / 43.2772; -8.2196
Wikipedia, Entziklopedia askea
Denbora-pasaren parkea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaBetanzos
Koordenatuak43°16′38″N 8°13′11″W / 43.2772°N 8.2196°W / 43.2772; -8.2196
Map
Altitudea6 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1914
Erabileraparkea
Kontzentrazio-esparrua
farming business (en) Itzuli
spoil tip (en) Itzuli
Ondarea

Denbora-pasaren parkea (galizieraz: Parque do Pasatempo) Betanzosen (Coruñako probintzia) dagoen parke entziklopediko publikoa eta misteriotsua da. Juan García Naveira indianoak asmatu zuen, 1893an.[1] Parkean bi zonalde ikus daitezke: zaharra eta berriago dena; bertan, alde berdeak, urmaelak, auditorioa, lur azpiko haitzuloak eta haurrentzako jolas-aldea ikus daiteke. Elementu batzuek framazonen kutsua dute.[1]

Egitasmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke entziklopedikoa García Naveira anaien ideia izan zen, batez ere Juan García Naveirarena. Hauek, Argentinan dirutza irabazi ondoren, haien herria aurrera ateratzeko egotasmo asko bultzatu zuten. Horrela, ikastetxe bat eraiki zuten (1914), babes-etxea (1912), ikuztegi publikoa (1902), eta Denbora-pasaren parke hau.[2]

Parkearen 1893an eraikitzen hasi zen, eta 1914an burutu zuten. Izan ere, Juan García hil arte, 1933an, urtero parkearen zabaltze-lanak eta gauza berriak jarri ziren. Bere heriotzaren unean, parkeak 9 hektarea zituen. Modu batez, egungo parke tematikoen aurrekaria izan zen. Helburua oso pedagogikoa zen eta sarbide-bidaia bezala aurkezten zen.[3]

Lehoitzarra.

Parkea 1914an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea ireki zenean oraingoarena baino lau aldiz zabalagoa zen. Sarreran ordaintzeko leihatila zegoen, eta horrela lortzen zen dirua, parkearen mantenuarentzat erabiltzen zen. Leihatilaren eraikuntza XX. mendeko amaierara arte gorde zen. Hesi handi baten ondoren Versaillesko jauregia zegoen. Atea bi lehoik zaintzen zuten, Vatikanoko Klemente XIII.a aita santuaren hilobia zaintzen duten kopia zirenak. Lehoi horiek gaur egun Covadongako leizean erakusten dira, Asturiasen.

Parkearen zenbait elementu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bi dinosauro
  • Egiptorako bidai baten erliebea
  • Leizeak
  • Erretiroko urmaela
  • Lehoitzarra
  • Kapitalaren genealogia

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan García Naveira hil ondoren, 1933an, parkearen endekapena hasi zen. Gerra ondoren erabat utzita gelditu zen, eta bandalismoa zein lapurretak ohikoak izan ziren. 1940. hamarkadan errepide batek parkea erditik zatitu zuen, lorategiak eta eraikuntzak bereizita utzita. Lorategian baratzeak eta zabortegiak zabaldu ziren, haien hasierako antolaketa erabat txikitzen. 1986an Betanzosko Udalak parkea erosi zuen, ingurua berreskuratzeko asmoz. Europako dirulaguntzei esker gelditzen den parkea berreskuratzeko zenbait lan egin da, baina ez parkea babesteko haina. Denbora-pasaren parkeak ez du inongo babesik nahiz eta hori izan Parkearen Lagunen Elkarteak bultzatutako eskaera nagusietariko bat.[4]

Monumentuaren iraunarazte-egoera, orokorrean, ez da ona.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Parque del Pasatiempo: Guía Betanzos el Pasatiempo» Parque del Pasatiempo 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Parque do Pasatempo | GALICIA MÁXICA» Galicia Máxica | Turismo 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. Indianos. .
  4. (Gaztelaniaz) Tentaciones. (2017-08-15). «El parque temático más loco de Europa está en Galicia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Parque del Pasatiempo» Minube (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]