Denderako argiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Denderako argiak, arlo sasizientifikotan, Egiptoko Dendera herriko Hathor jainkosaren tenpluko kriptan zizelkaturiko zenbait harrizko erliebek (bakarrik edo irudikapen bikoitzean) jasotzen duten izena da. Egiptologoek, erliebeak, sugedun loto lore bat bezala interpretatu dituzte, izaera mitologikoko ikur bat.

Argietako baten erliebea, kriptetako bateko eskumako hegaleko ezkerreko harresian.
« Kriptako erliebe bikain eta enigmatikoak, kosmogonikoak dira, eta loto lore batetik, sorreraren ikurra, kontzientziaren manifestazio bat bezala, jaiotako suge bat (sorrera guztian dagoen printzipio dualistaren ikurra, Hasieran, Zerua eta Lurraren arteko banaketan bezala) erakusten du.[1]  »

Interpretazio zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harsumtus, greziarrek, Hor-Sema-Tauy (Horus, Bi lurren bateratzailea) jainko egiptoarrari eman zioten izena da, irudikapenetan, forma ezberdinak hartzen dituena, eta, horietako bat, loto lore batetik irteten ari den suge bat da. Harsumtus jaiotzen den loto itxi horiek, egiptoar mitologia ezagutzen ez duten interpretaziopean, ustezko argiak dira.

Interpretazio ez zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interpretazio nagusiarekin kontrastean, beste ikerlari batzuk, erliebeek, Antzinako Egipton teknologia elektrikoa erabiltzen zutenaren hipotesia proposatzen dute, erliebeetako objektu zentralak, egungoago antzerako gailuekin alderatuz (Geisslerren hodiak, Crookesen hodiak eta arku-lanparak). Hipotesi honek, "begi bistakoa" dirudi Erich Von Däniken bezalako ikertzaileentzat, are gehiago, kripta sekretu baten egoteagatik.

Joseph Norman Lockyerrek, lankide bati egin zion iradokizun umoretsuak, non argi elektrikoek, hilobi egiptoarretan zuzirik ez egotea azalduko lukeela, batzuetan, interpretazio hori babestuko lukeen argudio bezala eman da, benetan, zientzialariak, ispilu bidezko isla sistema baten erabilera frogatu nahi zuen arren.

Interpretazio honen alde agertzen direnek, argudio bezala, "kobrezko plakekin estalitako masta luzeei" erreferentzia egiten dien antzinako testu bat erabiltzen dute, baina, Bolko Stern egiptologoak, zehatz-mehatz, masta edo makila horiek, kobrez estalita bazeuden, erritu magikoetan erabiltzeko zela deskribatzen du, eta ez elektraindarra edo tximistak erabiltzeko, Egipton, elektraindarra erabili izanaren frogarik ez baita aurkitu.

Ingeniari batzuek, erliebeen euren interpretazioan oinarritutako lan eredu bat eraiki dute, eta, zenbait egilek (Peter Krassa eta Reinhard Habeck kasu), gailuak lanpara elektriko bezala funtzionatzeko moduaren oinarrizko teoria bat sortu dute, baina, teoria honen emaitzak, egiptologia ofizialak ez ditu onartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Traveler's Key to Ancient Egypt. Revised: A Guide to the Sacred Places of Ancient Egypt (402 or.) WEST, John Anthony; Quest Books; ISBN 0-8356-0724-0

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denderako argiak Aldatu lotura Wikidatan