Destutt de Tracy
Wikipedia(e)tik
Antoine-Louis-Charles-Claude Destutt, Tracyko kondea (Paris, Frantzia, 1754ko uztailaren 20a - Paris, 1836ko martxoaren 9a) filosofo eta politikari frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Izualdian atxilotu, eta Robespierre erori arte ez zuten aske utzi. Senatuko kide izan zen Kontsulatuaren garaian. Napoleon I.ak ideologoen buruzagitzat zeukan. Destuttek Napoleon ezgai deklaratzeko proposamena egin zion senatuari 1814. urtean.
Filosofian oinarriturik, Eléments d´idéologie obra eman zuen argitara, eta baita beste hauek ere: Idéologie, 1801; Grammaire générale, 1803; Logique, 1805; Traité sur la volonté.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
