Diana eta Kalisto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diana eta Kalisto
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daMetamorfosiak
Greziar mitologia

Diana eta Kalisto greziar mitologiako pasarte bat da. Kontakizunak gorputzak biluzirik, paisaiak eta jarrera ezberdinak erakusteko aukera ematen zuenez, gai hau pintura mitologikoan landu zuten artista errenazentistek, manieristek eta barrokoek, Tiziano eta Rubens margolariek, adibidez.[1][2][3]

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasarte mitologikoaren iturri nagusia Ovidio izan zen (Metamorfosiak, II, 401-532). Diana jainkosa (Artemisa greziar mitologian) eta Kalisto ninfaren arteko harremana islatzen du. Diana jainkosa, atsekabez, konturatzen da Kalisto haurdun dagoela. Izan ere, Zeusek (Jupiter erromatar mitologian), Kalisto limurtzeko eta engainuz bortxatzeko bere alaba Dianaren itxura hartu zuen. Kalisto, lotsatuta ninfa gisa emandako Dianarenganako leialtasun hitza hautsi duelako, bere gorputza izkutatu nahi du baina Diana konturatzen da. [4][5][6]

Minduta, bere albotik urrundu zuen, Herak ere (Juno erromatar mitologian), bere senarraren desleialtasunagatik haserretu zen eta Kalisto bere seme Arkas erditu eta gero ileetatik hartu eta burua lurraren kontra jo zuen. Bat-batean, Kalisto desitxuratu egin zen. Besoetatik ile beltz zakar bat ateratzen hasi zitzaion, eskuak atzapar bihurtu zitzaizkion eta ahoa zimur ikaragarri; ezin zuen hitz egin, orro burrunba bat baizik... Kalisto hartz bihurtua zen, eta urteetan ibili zen izuturik, ehiztari eta piztien beldurrez, Zeusi laguntza alferrik eskatuz.

Kalistoren semeak, hamabost urte bete zituen. Behin batean, basapiztien atzetik zebilela, bat-batean amarekin topo egin zuen. Nahiz eta zerbait arraro somatu, Arkasek, ikaraturik, hartza erasotu zuen. Une horretan, Zeusek esku hartu zuen. Bata eta bestea hartu eta zerura eraman zituen, bi konstelazio bihurtu zituen, betirako ikusgarri egongo zirenak: Hartz Handia eta Hartz Txikia.[7]

Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Diana y Calisto" ya reside en la National Gallery de Londres. (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  2. «Diana y Calisto | artehistoria.com» www.artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) García, Ángeles. (2017-06-20). «Venecia, el color renacentista de la ciudad más bella» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  4. (pdf) Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketa dosierra. Donostia Kultura. .
  5. «Diana y Calisto - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  6. «Línea del tiempo - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  7. «Las metamorfosis: Libro II - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]