Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar
Jatorria
Egilea(k)Pascual Madoz
Argitaratze-data1845
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaentziklopedia eta hiztegia
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaEspainiako geografia, estatistika eta Espainiako historia

Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (Espainiako eta itsasoz haraindiko lurraldeetako hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa), Madoz izenarekin ezaguna, Pascual Madoz nafarrak 1845 eta 1850 urteen artean argitaratutako lan bikaina da. Gaztelaniaz idatzitako hamasei liburukiz osatua, garaiko Espainiako herri eta hiri guztiak (Hego Euskal Herrikoak barne) deskribatzen ditu, baita Espainiako historiaren terminoak ere. Aurretik egindako antzeko lanen gainditu zuen obra honek eta, urtetan, errefentziako bibliografia izan zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Madoz» lana, autorearen beraren arabera, 15 urte, 11 hilabete eta 7 egun eman zituzten burutzeko. Zeregin horretarako, hogei korrespontsal, tartean Francisco Coello aritu zen kartografo lanetan, eta mila kolaboratzaile baino gehiagoren laguntza behar izan zuen. 1845 eta 1850 bitartean hamasei liburukitan argitaratu zen Madrilen, guztira 11.600 orrialde zituela. Lan hau oso erreferentzia garrantzitsua da geografo, historialari, arkeologo eta hainbat ikertzaileren kontsultetarako. Besteak beste, erorkinei, hondakinei eta balizko aztarnategi arkeologikoei buruzko informazio interesgarria du, garai hartan zegoen informazio guztiaren deskribapenarekin.

Entziklopediak eskainitako biztanleria-zifrak 1842ko katastro-erroldan oinarrituta daude. Errolda hori kritikatua izan da zehaztasunik ez izateagatik eta beheranzko joera izateagatik. Dirudienez, udalek aberastasuna eta biztanleria ezkutatzen zituzten zergak saihesteko eta nahitaezko erreklutamendu militarra murrizteko.[1]

Liburuki guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • I. liburuki (1845): Aba-Alicante.
  • II. liburuki (1845): Alicantí-Arzuela.
  • III. liburuki (1846): Arra-Barcelona.
  • IV. liburuki (1846): Barcella-Buzoca.
  • V. liburuki (1846): Caabeiro-Carrusco.
  • VI. liburuki: (1847): Ca Sebastiá-Córdoba.
  • VII. liburuki (1847): Cordobelas-Ezterripa.
  • VIII. liburuki (1847): Faba-Guadalajara.
  • IX. liburuki (1847): Guadalaviar-Juzvado.
  • X. liburuki (1847): La Alcoba-Madrid.
  • XI. liburuki (1848): Madrid de Caderechas-Muztiliano.
  • XII. liburuki (1849): Nabaja-Pezuela de las Torres.
  • XIII. liburuki (1849): Phornacis-Sazuns.
  • XIV. liburuki (1849): Scalae Anibalis-Toledo.
  • XV. liburuki (1849): Toledo-Vettonia.
  • XVI. liburuki (1850): Via-Zuzones.

Erreferentzi geografikoen atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Herriaren izena, dependentziak eta distantziak.
  • 2. Kokapena eta klima.
  • 3. Herriaren barrualdea eta inguruak.
  • 4. Udalerria.
  • 5. Lurraren kalitatea.
  • 6. Bideak.
  • 7. Korreoak eta diligentziak.
  • 8. Datu estatistikoak: ekoizpenak.
  • 9. Datu estatistikoak: industria.
  • 10. Datu estatistikoak: komertsio.
  • 11. Datu estatistikoak: biztanleria, aberastasuna.
  • 12. Historia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martín García, Juan José (2020). «El pecado y la penitencia del Diccionario de Madoz: la utilización obligada de la población de la Matrícula Catastral y las alternativas a sus ocultaciones». Revista de Demografía.[1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]