Espainiako historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako historia
Escudo de España (mazonado).svg
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aro Garaikidea
Diktadura
Oraina

Espainiako historia lehen gizakiak Iberiar penintsulara iritsi zirenean hasten da.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren arbasoak lehen aldiz duela gutxienez 1.200.000 urte agertu ziren Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Gizaki honi Homo antecessor izena eman diote[1]. Geroago, duela 60.000 urte, Neanderthal gizakia agertu zen, lehen aztarnak Gibraltar inguruan. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren.

Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Madeleine kultura garatu zen Bizkaiko Golkoaren inguruan Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Labar-arte ezagunena Altamira leizea da (K.a. 12.000 inguru).

Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai Erako Koparen kultura agertu zen. Mende hauetan metalgintza eta nekazaritza garatu egin ziren, eta monumentu megalitikoak (trikuharriak, zutarriak, harrespilak) eraikitzen hasi, Europa mendebaldeko kulturarekin bat.

K. a. 1000 urte inguruan Tartessosen itsasoko kultura garatu zen; itsasoko merkataritzak garrantzi handia izan zuen. K. a. 900. eta K. a. 800. urteetan herri zeltikoak hasi ziren Europako erdialdetik, Pirinioak gurutzatuz, Iberiar penintsulan sartzen[2].

Erromatar Inperioa eta Inbasio Germanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Hispania
Erromatarren lehen probintzia banaketa

Hispania antzinako erromatarrek Iberiar Penintsulari eman zioten izena da. Bigarren Gerra Punikoarekin hasita, K. a. 218. urtean, Erroma piskanaka nagusi egin zen penintsulan hurrengo bi mendeetan zehar[2]. Bertan bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior. Zesar Augustok Hispania Ulterior bitan banandu zen Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, Hispania Tarraconensis. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro banandu zuen, Carthaginensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek Mauretania Tingitanarekin batera, diocesis Hispaniarum osatzen zuten, Galiako prefekturapean.

Iberia musulmana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Granadako Erresuma
Granadako Erresuma 1480an.

Granadako Erresuma lehendabizi erresuma "andalusi"a izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.

Arabiar eta berebereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.

1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.

Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.

Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Aginte musulmanaren erortzea eta Bateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Gaztelako Erresuma

Pizkundetik XIX. mendera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Amerikaren Aurkikuntza eta Espainiar Inperioa

1492ko urriaren 12 an Europar kolono talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri zuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara -garai hartan Indiak- iritsi zela, eta uste horrekin utzi zuen mundua, Europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen Amerikar gehienek. Kolon Amerikara iritsi zenererako Amerika ia oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako.

Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiolak Amerikara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute.

Aurkikuntzaren ondoren Amerikaren Kolonizazio prozesu bat eman zen Europar estatu batzuen eskutik. Europarrak teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak Amerikar lurrak kolonizatu zituzten.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Independentziaren Gerra

1808tik 1814 arte Napoleon Bonaparteren inperioaren aurka espainiarrek egindako guda izan zen.

Cadizeko konstituzioa sortu zuten 1812.urtean.

Gerra Karlistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Gerra Karlistak

Gerra Karlistak edo Karlistadak XIX. mendeko hiru garaietan Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren.

Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Carlos erregegaiaren alde egin baitzuten. Bigarren karlistada kataluinian nabarmendu zen bitartean, gurean bereziki hirugarren gerratea nabarmendu zen.

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia
Elisabet II.a

1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Elisabet II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Seiurteko demokratikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Seiurteko demokratikoa

1868ko irailean iraultza La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cadizen itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin. Horri progresistak, demokratak, errepublikarrak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Erabateko eskubide eta askatasunak inprimatzeko, elkartzeko, gurtzeko...
  • Politika eta administrazioaren deszentralizazioa.

Behin behineko gobernua Serrano unionistak zuzen zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikarrak kanpoan geratuz. Lehen hauteskundeak gizonezkoien sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.

Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subirotasuna nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.

Espainiako Lehen Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Espainiako Lehen Errepublika

Espainiako Lehen Errepublika 1873ko otsailaren 11tik 1874ko abenduaren 29a arte Espainian izandako erregimen politikoa izan zen.

Espainiako Historiako lehen errepublika saio laburra izan zen oso, ezegonkortasun politikoa eta bortizkeria izan zituen ezaugarri. Errepublikak lau presidente izan zituen eta aldarrikatu zenetik hamaika hilabetera Pavía jeneralak estatu kolpea egin eta Errepublika unitarioa ezarri zuen, De la Torre dukearen menpean. Borboitarren berrezartzearekin amaitu zen.

Borboien lehenengo berrezarkuntza (1874-1931)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)

Espainiako Borboien lehenengo berrezarkuntzak 1874 eta 1931 artean iraun zuen berrezarkuntza da, hots, Arsenio Martínez-Campos militarra buru zuen estatu kolpetik hasita Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu artekoa.

Garai haren ezaugarri nagusiak egonkortasun instituzionala, Estatu liberalaren eraikuntza eta Industria Iraultzak sortutako mugimendu sozial eta politikoen sorrera izan ziren. 1923an Primo de Riveraren diktadurak erregimenaren gainbehera bultzatu zuen.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo de Riveraren diktadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Primo de Riveraren diktadura

Primo de Riveraren diktadura Espainiak 1923ko irailaren 23an Miguel Primo de Rivera Kataluniako kapitain jeneralak eman zuen estatu-kolpetik 1930eko urtarrilaren 28an dimititu arte izan zuen erregimen politikoa izan zen. Dámaso Berenguer jeneralak ezarritako Dictablanda ordezkatua izan zen. Alfontso XIII.a Espainiakoak diktadura bat babesteak monarkiaren gainbehera eragin zuen Espainiako Bigarren Errepublika hurbilduz.

Espainiako Bigarren Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Bigarren Errepublika

Espainiako Bigarren Errepublika 1931tik 1939 arte iraun zuen erregimen politikoa izan zen, Errepublikan oinarritua. Espainiako Gerra Zibilak markatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera.

Espainiako Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Gerra Zibila

Gerra haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerako den-denak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazi zituzten berehala; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea frankistek beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[3]

Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.

Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren alde jo zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkai-Gipuzkoetan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urtebete geroago Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hego Euskal Herri osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.

Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna ezeztatu zien (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).

Frankismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Frankismo

Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu buru izatera pasa zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarri bat egin zuen, Hitler eta Mussoliniri bere laguntza eman zion, eta estatuaren garapena gelditu egin zuen.
Aurrerago, Estatu Batuekin harremanak edukitzen hasi zen eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politikoa bezala, Franco beraren heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua, Espainiako Joan Karlos I.ak hartu zuen. Orduan hasi zen diktadura erregimenetik, monarkia parlamentariora pasatzeko bidea, gaur egun "Espainiar Trantsizioa" deitzen dena.

Trantsizio Demokratikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Espainiako Trantsizioa deritzo Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora tarteari. Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasierakoa, 1975eko azaroaren 20a, Francisco Franco diktadorearen heriotza da, Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza; eta amaiera, berriz, 1982ko urriaren 28a, PSOEk Espainiako hauteskunde orokorra irabazi zuen eguna.

Francok hauxe esan zuen bere ondorengotzari buruz: “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoaren koadroek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oihane LAKAR: Homo anteccesor baten aztarnak Atapuercan Zientzia.net
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Tereixa CONSTENLA: «España masacrada», El País, 2011-03-27.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako historia Aldatu lotura Wikidatan