Dioula
Wikipedia(e)tik
Dioula frantsesez, Jula, Jula hizkuntzan, Mandiga taldeko hizkuntza bat da. Mandinga hizkuntzak elkar ulertzen diren manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitz egiten dira. Mandinga hizkuntza garrantzitsuenak hauek dira: Bambara (Malin gehien hitz egiten den hizkuntza), Mandenko edo Mandinga (Gambian gehien hitz egiten den hizkuntza eta Ginea-Bissaun), Maninka edo Malinke (Ginean asko erabiltzen den hizkuntza), Kasonka (Senegaleko hegoaldean], Mende (Sierra Leonan erabiltzen dana), Jula (Boli Kosta eta Burkina Fason) , Mandingo eta Yakuba Liberian eta azkenez Ligby Ghanan. Honez gain, dialekto asko daude herrialde bakoitzean. Hizkuntza guzti hauetan mitzatzen direnak elkar ulertzeko gai dira.
Jula hitzak, merkataria esan nahi du. Hizkuntza honen zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da, Hau dela eta, Boli Kostan, Mandinga hizkuntzetan hitz egiten zutenei, Jula deitzen zioten, eta Jula hitza gelditu da, alde honetako Mandinga hizkuntza honi deitzeko.
Jula eta Bambararen arteko ezberdintasunak oso txikiak dira, adibidez Julakeraz plurala egiteko "lu" atzizkia erabiltzen da, bambaran "u", horrela gizonak esateko Julakeraz "txe lu" esaten da , eta Bamanakeraz "txe u". Zenbait ezberdintasin badaude ere, aditzen laguntzaileekin eta eguneroko hitz batzukin ere bai.
Jula dialektoa, Mali-ko hego ekialdean, Burkina Faso-ko medebaldean eta Boli Kostan, ia lurralde guztian erabiltzen da.
Jula dialektoan abesten duten Boli Kostako abeslari ezagunak baduade ere, Tiken Jah Fakoly, eta Alpha Blondy aipagarrienak direla.

